ELKARGIk urteko lehen bederatzi hilabeteetan 251 milioi eurotan abalak eman ditu 1.263 enpresentzako, aurreko urteko epe berdinean baino %28 gehiago

Gipuzkoa

ELKARGI, Elkarrekiko Garantia Elkarteak, 2012 urteko lehen bederatzi hilabeteetan formalizatu dituen eta onartuta egonda formalizatzeko dituen abal guztien zenbatekoa 251,2 milioi eurotara iritsi da, 1.263 enpresentzako izan direnak, iazko urteko epe berdinean erdietsitako zenbatekoa baino %28,6 gehiago eta ukatu egin diren eragiketak, modu osoan edo zatikakoan, aurkeztu diren eragika osoen %11 izan dira. Ahultasun ekonomikoa mantentzearen egoerak, enpresen sendotasunari sakonki eragin die; honela, krisialdi sakoneko lau urte baino gehiagoren ostean, enpresen ondasun orekak eta erresistentziarako ahalmenak modu oso nabarian okerrera egin dute, aipatu enpresek, egunetik egunera, kreditura iristeko zailtasunak eta arriskuarekiko higuin izateak geroz eta handiagoak dituen, eta finantza kostuen hazkunde jarraitua duen ingurune finantzarioari, aurre egin behar dietenean. Zentzu honetan aipatu beharra dago, Euskadiko enpresa txiki eta ertainek une honetan duten finantzazioaren kostua, euren lehiakide diren Alemaniako zein Frantziako enpresek duten kostuarekin alderatuta ia bikoitza dela, lehiakorrak izateko dakarkien penalizazio gaineratuarekin.

Testuinguru nahasi honetan, ELKARGIk abaletan eman dituen 251,2 milioi euro horietatik, %58 berregituratzeari eta finantza finkapenari zuzenduak izan dira, %20 inbertsioari eta gainontzeko %22a, enpresen jarduerari lotutako abal teknikoetarako izan da. Bestalde eta enpresak pairatzen ari diren egoera ekonomiko eta finantzarioarekin bat eginik, urte honetan zehar berankortasunaren hazkunde iraunkorra jazo da. Lehen bederatzi hilabeteak igarota, Sozietatearen kaudimen koefizientea %13,5ean kokatuta dago.

Enpresak igarotzen ari diren egoera zail honetan, eta kreditura iristeko eragozpen bereziko testuinguruan baita bere garestitzearen aurrean ere, kreditu erakundeek ELKARGIrekin arriskuak partekatu eta dibertsifikatzeko duten beharra, inoiz baino eskatuagoa eta beharrezkoagoa izango da, ELKARGIren bitartez lortzen dituzten arriskuen estaldura eta kapital gutxiagoren kontsumoa, gaur beste edozein egoeretan baino gehiago, kreditu erakundeen egungo egoerara egokitzen baitira. Horrela, inoiz baino garrantzitsuagoak bihurtzen dira kreditu erakundeekin akordioak erdiestea edota Garantia Elkarteen ahalmen abalista sendotuko dituzten neurri publikoak hartzea. Testuinguru honetan hain zuzen, ELKARGIk orain gutxi Banco SabadellGuipuzcoano-rekin hitzarmena sinatu du, 85 milioi euroko zenbatekoan, inbertsioaren eta zirkulatzailearen finantzazioari, hala nola enpresen finkapen finantzarioari bideratutakoa.

Bukatzeko ezinbestekoa da aipatzea, bizi dugun unearen zailtasuna ahaztu gabe, ELKARGIn modu nabarian ikusten ari garela, enpresen bateratze eta fusioak, familia-enpresen ondorengotzaren planifikazioak edota kudeaketarako tresnen erabilerak goranzko eboluzioa dutela; eta honek, gure inguruko enpresa txiki eta ertainek merkatuak ezartzen dituen beharretara egokitzeko duten borondate irmoa adierazten du. Ingurune eta egoera bat, zeinean ELKARGIren papera iraganeko beste edozein unetan baino arrazoi eta argudio gehiagorekin sostengatzen den

Partekatu

Beste berri batzuk