ELKARGIk urteko lehen seihilekoan 195 milioi eurotan abalak eman ditu 1.080 enpresentzako, aurreko urteko epe berdinean baino %39 gehiago

Gipuzkoa

ELKARGI, Elkarrekiko Garantia Elkarteak, 2012 urteko lehen seihilekoan formalizatu dituen eta onartuta egonda formalizatzeko dituen abal guztien zenbatekoa 195 milioi eurotara iritsi da, 1.080 enpresentzako izan direnak, iazko urteko epe berdinean erdietsitako zenbatekoa baino %39 gehiago eta ukatu egin diren eragiketak, modu osoan edo zatikakoan, aurkeztu diren eragiketa osoen %11,5a izan da.

Ahultasun ekonomiko eta berankortasun egoerek, enpresen sendotasunari sakonki eragin diete; honela, krisialdi sakoneko lau urte eta gero, enpresen ondasun orekak eta erresistentziarako ahalmenak modu oso nabarian okerrera egin dute, aipatu enpresek, egunetik egunera, kreditura iristeko zailtasunak eta arriskuarekiko higuin izateak geroz eta handiagoak dituen, eta finantza kostuen hazkunde jarraitua duen ingurune finantzarioari, aurre egin behar dietenean.

Testuinguru nahasi honetan, ELKARGIk abaletan eman dituen 195 milioi euro horietatik, %60 berregituratzeari eta finantza finkapenari zuzenduak izan dira, %20 inbertsioari eta gainontzeko %20a, enpresen jarduerari lotutako abal teknikoetarako izan da. Bestalde eta enpresak pairatzen ari diren egoera ekonomiko eta finantzarioarekin bat eginik, lehen seihilekoan berankortasunak %44 gora egin du, Sozietatearen kaudimen koefizientea, bestalde, %13,49an kokatuta dagoelarik.

Enpresak igarotzen ari diren egoera zail honetan eta kreditura iristeko eragozpen bereziko testuinguruan, kreditu erakundeek ELKARGIrekin arriskuak partekatu eta dibertsifikatzeko duten beharra, inoiz baino eskatuagoa eta beharrezkoagoa izango da, ELKARGIren bitartez lortzen dituzten arriskuen estaldura eta kapital gutxiagoren kontsumoa, gaur beste edozein egoeretan baino gehiago, kreditu erakundeen egungo egoerara egokitzen baitira; eta horregatik, egungo baldintzetan, ELKARGIren papera iraganeko beste edozein unetan baino arrazoi eta argudio gehiagorekin sostengatzen da.

Partekatu

Beste berri batzuk