ELKARGIren Administrazio Kontseiluak urrats berri bat eman du Oinarri erakundearekin fusioa gauzatu bidean
ELKARGI SGR erakundeko Administrazio Kontseiluak, Oinarri SGR-kin fusioa egiteko proiektuarekin hastea onartu du, iragan aurteko amaieran abian jarritako negoziazio prozesuarekin jarraituaz. Hemendik aurrera, 6 hilabetetako epea zabaltzen da, zeinean, fusioa gauzatzekotan, bazkideen Batzar Nagusiak onartu beharko lukeen, berari baitagokio erabakia hartzeko eskuduntza
ELKARGIren Administrazio Kontseiluak ahobatez onartu du, Oinarri erakundearekin (Euskadin egoitza duen beste Garantia Elkartea) fusioa gauzatu ahal izateko proiektuaren hasierari ekitea. Erabaki hau urrats berri bat da, aipagarria baina ez erabakiorra, bi erakundeon artean
iragan urteko amaieran abian ipinitako negoziazio prozesuan eta orain, erabaki honekin, gehienera jota sei hilabetetako epea zabaltzen da prozesua gauzatu ahal izateko.
Akordio honek, ELKARGIren Administrazio Kontseiluak gaur arratsaldez Donostian burututako bileran harturikoa, ELKARGIko Zuzendari Nagusia den Marco Pinedari baimena ematen dio fusio proiektuaren elaborazioari ekiteko. Dena den, eta fusioak eduki ditzakeen eraginak
aztertuta, kritikoak diren elementuak azaldu dira, zeinak, planteatutako integrazioari onespena eman aurretik, Administrazio Kontseiluak argitu beharrekoak ikusten dituen.
Funtsezkoa den elementu kritikoetako bat da, fusiotik sortu litzateken erakundeak, Estatu osoko SGR sistemak ordezkatzen duen abal bolumenaren %20a gaindituko lukeela. Izan ere, ELKARGIk bere aldetik bakarrik, SGR sektoreak dituen indarreko abal guztien %18a baino
gehiago ordezkatzen baitu. Ondorioz, bi erakundeen batasunak, CERSA (Birfidantzamenerako Espainiar Konpainia) erakundeak ezarrita duen ratio hori aise gaindituko lukeen Garantia Elkartea sortuko luke eta horretarako, Industria Ministerioaren menpekoa den aipatu erakundearekin negoziaketak irekita daude.
Edonola, nahiz eta ELKARGIren Administrazio Kontseiluak erabaki honekin fusioaren prozesuarekin aurrera jarraitzeko bidea sendotzen duen, ez da Kontseiluaren hurrengo bilera batera arte, aipatu elementu kritikoak argitu eta konpondu ostean, proiektu honen onarpena
eztabaidatuko eta, hala badagokio, Bazkideen Batzar Nagusia deituko. Orduan onartuko litzatekeen proiektua, aipatu Batzar Nagusira aurkeztu beharko litzatzeke, aipatu organoari baitagokio, erabaki hori hartzeko eskumena. Fusio prozesutik sortuko litzatekeen ustezko erakundeak, ELKARGIk garantia sisteman egun duen lidergotza sendotzearekin batera, 15.000 enpresa bazkide baino gehiagoko sozietatemultzoa sortuko luke eta 1.100 milioi eurotik gorako indarreko arriskuko erakundea. Sendoa eta kaudimen handiko Garantia Elkartea izango litzateke, estretagikoak diren erronkei indar handiagorekin aurre egiteko aukera izango lukeena, beti ere, enpresa, autónomo nahiz
ekintzaileen baldintza- eta egitura-finantzarioa etengabe hobetzeko helburuarekin.