Elkarren artean konektatuta dauden makinen zibersegurtasuna Industria 4.0 deiturikoan

Albisteak, Gipuzkoa

Euskadiko beste hainbat zentro eta unibertsitaterekin batera, elkarren artean konektatuta dauden sistema industrialen zibersegurtasuna indartzeko programa garatzen ari da Ceit-IK4 zentroa

Euskal Herriko industrian erasoak jasatea ekidin eta negozioak babestea xede duen Cyberprest programan dihardute hainbat ikertzailek. Industria 4.0 delakoarekin industrietako sistemen artean geroz eta interkonexio gehiago beharrezkoa denez, jaso daitezkeen erasoen arriskuak ere gora egin du dezente. Horregatik, Ceit, Ikerlan, Tecnalia eta Vicomtech zentroeak, Tecnun, UPV/EHU, Mondragón Unibertsitatea eta BCAM (matematika aplikatuen ikerketa-zentroa) unibertsitateekin batera proiektu hau garatzen ari dira.

Euskal industriako negozioak babestu eta erasoak ekiditea ahalbidetuko duen zibersegurtasun-ezagutza nahikoa sortzea da Cyberprest proiektuaren helburua, Euskal Ikertzaileen Sareko eragileek zibersegurtasunari buruzko teknologia aurreratuetan duten bikaintasuna eta lehiakortasuna bermatuz. Proiektu honetako hainbat kide Basque Cybersecurity Centre zentroaren laborategietan banatuta daudenez, zentro horren estrategia osatzera dator Cyberprest proiektua.

Hala, IoT teknologien zibersegurtasunari buruzko ikerketan murgildu da Ceit-IK4 zentroa. Lan horren baitan IoT teknologia/protokoloekin lotutako 1000 ahulezia baino gehiagoren ikerketa sakona egin da, hainbat ingurunetan ahulezia horiek izan dezaketen eragina aztertzeko: IT ingurune tradizionalean eta OT industrialaren ingurunean. Modu berean, hondakinen kudeaketaren testuinguruko proiektu industrialetan aplikatzen diren eta blockchain oinarri duten IoT aplikazio seguru eta eraginkorrak ere garatzen ari da Ceit-IK4 zentroa.

Partekatu

Beste berri batzuk