Elkarrisketa: Nuria Gisbert, CIC Energiguneko Zuzendari Nagusia

Araba

CIC Energigune Euskadin egoitza duen energia ikertzeko zentroa da. Bere eremuan nazioarteko erreferente bihurtu da. Erakundeen eta administrazio publikoen babesarekin jaio da zentroa, energiaren sektorearekin zuzenean lotutako enpresa-ehunetik bezala.

CIC Energigune ren helburuen artean kalifikazio handi-handiko ikertzaileen eta azpiegitura berritzaileen garapena sustatzea eta lehen mailako oinarrizko ikerketa orientatua garatzea daude.

CIC Energigune Arabako Teknologi Parkean kokatuta dago.

Nuria Gisbert1.- CIC Energigune, energiaren ikerketarako zentroa, nazioarteko erreferentzia bihurtu da bere esparruan. Zertan aritzen zarete CIC Energigunen?

CIC Energigunen, biltegiratzeko aplikazioetarako materialak eta sistemak ikertzen ditugu. Erreferentzia izan nahi dugu ezagutza disruptiboaren sorkuntzan, ondoren, ezagutza hori euskal enpresetara eraman ahal izateko. Alde horretatik, gure ikerketa-ildo gehienak Europako erreferentziazko zentroen TOP 5 eta TOP 10 sailkapenetan daude. Erreferentzia gara hainbat arlotan: Na-ion baterietako biltegiratze elektrokimikoan (EES) Europako lehen postuan gaude, elektrolito zeramikoetan bigarren postuan eta elektrolito polimerikoetan zazpigarren postuan. Biltegiratze termikoan, (TES) laugarren postuan gaude bero sentigarrirako ikerketan eta bero sorrean, berriz, bederatzigarren postuan. Zentro gaztea gara, bete berria dugu bosgarren urteurrena, eta hori kontuan hartuta, lorpen bikaina da aipatutakoa.

2.- CIC Energigune talentua eta ezagutza erakartzearen adibide ona da, energien arloko ikertzaile onenak baititu. Zaila al da talentu hori erakartzea? Kanpora jo behar al da talentuaren bila, edo ikertzaile onak ditugu etxean?

Egia da gai honetan onenak diren ikertzaileetako batzuk (Michel Armand irakaslea eta Teofilo Rojo irakaslea eta gure zuzendari zientifikoa) ditugula gurean, baina gure arloan, talentuaren inguruko borroka benetakoa da eta batzuetan, borroka horrek zaildu egiten du talentua gurera ekartzea. Ezin da ahaztu energiaren biltegiratzea klima-aldaketaren aurkako borrokaren funtsezko faktoreetako bat dela eta herrialde guztiak ari dira haien estrategiak abian jartzen.

CICek lehen mailako ikertzaile-talde parekidea du. % 50 inguru EAEkoak dira eta % 50 inguru EAEtik kanpokoak.  14 nazionalitate ditugu guztira. Une honetan, 80 pertsona inguruko langile-zerrenda dugu eta ikertzaileen % 60 doktoreak dira.

Talentua erakartzeko baliabide asko dugu; adibidez, ikerketarako hemen ditugun azpiegiturak munduan oso zentro gutxik dituzte (karakterizaziorako plataformak, prototipoak eta testak egitekoak). Bi Batzorde Zientifikoetako (EES eta TES) kideek nazioartean duten entzutea. Jorratzen ditugun arlo askotan, Europako 5 zentro onenen artean egotearen aintzatespena jasotzen hasi den zentro baten aritzea. Proiektu gaztea eta ilusioa pizten duena, aukeraz betea. Eta nola ez, Eusko Jaurlaritzaren babes instituzionala. Ahalegina egin du Euskadin I+G+b-ren aldeko apustuari eusteko. Eusko Jaurlaritzak 45 milioi euro inguru inbertitu ditu zentroan. Ahalegin horri esker, Araban biltegiratzeko Euskadiko erreferentziazko zentroa dugula esan dezakegu.

3.- Ikerketa al da Euskadiren lehiakortasuna hobetzeko jarraitu beharreko bidea?

Zalantzarik gabe. Historikoki gauzatu izan da hori Eusko Jaurlaritzaren epe luzerako ikuspegiari esker. Lehenik, zentro teknologikoak sortuta. Zentro horiek ekarri dute euskal industria tradizionalak kalitate eta prestazio oneneko produktu eta zerbitzuekin lehiatzen jarraitzeko behar zuen jauzi bereizgarria. Bigarrenik, CIC zentroekin. CIC Energiguneren kasuan, biltegiratzearen arloan sartzearen erabakia mundu mailan antzeko zentroekin lehiatu ahal izateko behar adinako masa kritikoa izango zuen zentro bat izatearen logikari erantzuteko sortu zen. Hala, Euskadin oraindik hasiberria zen sektore bati bultzada emango zitzaion. Orain inork ez du zalantzan jartzen biltegiratzearen gaiak aplikazio askotan duela presentzia eta energiarekin lotutako euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko balio duela.

Eusko Jaurlaritza eta zehazki Garapen Ekonomikoko Saila nahiko ameslaria izan zen apustu hori eginda eta urte hauetan horretarako ahalegina egin du. Ahalegin horrek lagundu egin dio Euskadiri Europako goi mailako berrikuntzako eskualdeen artean egoten.

4.- Arabako Parke Teknologikoa ingurune egokia al da ikerketarako?

Bai horixe. Parkean bietatik dago; erreferentziazko enpresak eta ikerketa-zentroak; horien artean CIC, eta garapenkidetzako lanak errazago egiten dira horrela.

Enpresei sortzen laguntzen dien BIC Araba ere hor dugu eta jatorria ikerketan duten oinarri teknologikoko enpresak ere sortzen dira.

Era berean, Parkeko eraikin nagusiaren azpiegiturak ezin hobeak dira jende askoko ekitaldiak egiteko. Badakigu Parkeko Zuzendaria eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko ahalegina etengabe ari dela egiten eta hori ere funtsezkotzat dugu talentua erakartzeko.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk