Elkarrizketa: Alberto Arizkorreta Arano, 2018ko “Erronka bat Parkerako” ekimeneko irabazlea Gipuzkoako Parkean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Geminys enpresako ingeniari aeroespaziala, “Parkeko enpresen Hackathon-a” ideiarekin, Alberto Arizkorretak Euskadiko Parkeen Sareak antolatutako “Parkerako Erronka Bat” berrikuntza irekiko ekimenaren irabazle izan zen Gipuzkoako Parkean. Albertorekin hitz egin dugu, ideia irabazle hori ezagutzeko. Datorren urtean zehar jarriko da martxan

1.- Lehen galdera jakina da. Zer esan nahi du Parkeko enpresen hackathon-ak? Beharbada hackerrei buruz ari garela pentsa dezakegu…

Hackathon “hacker” edo programatzaile hitzaren eta “maratoi” hitzaren arteko elkarketaren bidez sortu da; bertan, gai bati buruzko programa, bideo-jokoa edo aplikazioa sortzeko programatzaileak batzen dira.

Nire proposamena lan egiteko modu hori erakartzean oinarritzen da, diziplina anitzeko eta zenbait enpresatako talde txikietan arazo bat konpontzera bideratzen den lan egiteko modu hori. Helburua da ideia txiki baliotsuak hazteko ingurunea sortzea eta, horretarako, enpresen arteko, beren baliabideen eta esperientzien arteko elkarlana sustatzea eta, azkenean, produktu berriak sortzea

2.- Zer ekarpen uste duzu egingo diela ekimen honek Gipuzkoako Parkeko enpresei eta langileei?

Parkeko langileen arteko sinergiak sortzea eta, horrela, enpresen artean proiektu berriak sortzeko bide ematea. Elkarlan horrek enpresetara zabaldu eta harreman berriak ekarriko lituzke eta, horrela, parkeko enpresa batek beharrizan bat duenean, parkeko zer enpresatara jo dezakeen jakin ahalko du berehala.

3.- Zure proposamena ekitaldia garatzeko bi jardunalditan oinarritzen da. Nahikoa da, sortu daitekeen guztirako?

Maratoi orok izan behar du denbora aldetik amaiera, baina nahikoa izan behar du proposatutako proiektuek bideragarritasun-plan sendoa izateko. Proiektu txiki baterako nahikoa izan daiteke; beste batzuetarako ez. Espero dut jardunaldi horiek hasierako bultzada ematea eta enpresek sortuko diren proiektuak errealitate bilakatzeko elkarlanean jardutea.

4.- “Erronka”rako ekimena aurkeztean, enpresen arteko harremana oso garrantzitsua dela nabarmendu zenuen. Sinergiak funtsezkoak al dira, garai hauetan? Gauza bera gerta daiteke erronka berrien aurrean antzeko ardurak dituzten pertsonen artean?

Diziplina anitzeko munduan gaude; hori argi ikusten da honetan: ez dugu bakarrik biologia edo teknologia, bioteknologia ere badugu. Ziur nago zenbait gaitasun dituzten zenbait enpresak beste modu batera errentagarriak izango ez liratekeen produktu eta zerbitzuak eman eta sor ditzaketela.

Pertsonekin gauza bera gertatzen da; gaitasun eta eskumen desberdinak ditugu. Ardura berak dituzten pertsonak arazo bat konpontzeko elkartzean, sekula aurretik inork pentsatu ez duen irtenbidea lor daiteke.

5.- Pentsatzen ari zara beste ideiarik, aurten aurkezteko?

Beti ari naiz ideia berrietan pentsatzen, baina ideia on bakoitzeko, hain onak ez diren beste horrenbeste ideia daude. Unea iristen denean, orduan hasiko naiz aukeraketarekin.

6.- Zer iruditzen zaizkizu Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak abian jartzen dituen ekimen-mota horiek?

Parkeko kideen artean harremanak sustatzeko modu ona iruditzen zait, eta parkeak bere erabiltzaileei eskaintzen dizkien ingurunea eta zerbitzuak hobetzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk