Elkarrizketa: Joseba Alustiza, ENCRIPTIA Inteligencia Corporativa y Seguridad aholkularitza-enpresako zuzendaria

Araba

ENCRIPTIA enpresak Arabako Teknologia Parkean du egoitza. Segurtasunaren inguruko ikuspegi integrala enpresa- eta erakunde-ingurunera bideratzeko eta bere ezagutza pertsonei eta erakundeei eskaintzeko asmoz sektoreko profesionalek azaleratutako arduraren ondorioz sortutako enpresa da.

Irtenbideak enpresen neurrira eskaintzen dituzten eta segurtasunean adituak direnek osatzen dute enpresa. SVC taldeko kidea da, erreferentea duela 25 urtetatik Euskadiko segurtasunaren sektorean, eta etapa berri bat zabaldu dute ENCRIPTIAko sormenarekin.

1.- Zibersegurtasuna, aholkularitza, prestakuntza… Zer zerbitzu eta irtenbide eskaintzen dituzue ENCRIPTIAn?

Joseba Alustiza 01_editedFuntsean, ENCRIPTIA aholkularitzaren helburua segurtasun-irtenbideak diseinatzea da segurtasunaren ikuspegitik, erakundeen arlo guztiekiko zeharkako elementu gisa. Ez dago segurtasun tradizionalera mugatuta; hain zuzen ere, segurtasun tradizionalean, elementu fisikoen mehatxuak eta babesa hartu izan dira kontuan. Orain, babestu beharreko helburu berri bat dago: informazioa. Hori dela eta, segurtasun-planak eta bertako sistemetako diseinuak egiten ditugunean, arlo hori ere txertatuko dugu tratamendu berezia emanez.

Gaur egun, erakundeek Internet munduko mehatxuak jasaten dituzte. Internetek mundu osoko merkatuak eta kontsumitzaileak gure enpresetara hurbildu ditu, baina bide berberetik gaizkileak ere inguruan egon ohi dira.

Hori dela eta, ENCRIPTIAn auditoriak eta zibersegurtasun-planak egiteaz arduratzen diren adituen taldea dugu; betiere, enpresetako sistema informatikoek dituzten ahuleziak ezagutzeko eta ondoren, sistemetako konfidentzialtasuna, osotasuna eta informazioaren disponibilitatea sustatuko dituzten ekipamenduak, politikak eta planak eskaintzeko helburuarekin egiten dugu lan.  Gainera, e-SOC zerbitzu berria eskaintzen dugu. Honetan oinarritzen da: bezeroen sare informatikoak monitorizatzen ditu denbora errealean sareetako bidegabe sartzeak, gerta daitezkeen informazio-ihesak eta abar identifikatzeko, eta horrela, ahalik eta denbora laburrenean segurtasun-gertakaria neutralizatu ahal izateko enpresari gerta daitezkeen erasoen aurrean ahalik eta erantzun-gaitasun handiena emateko. Orain arte, eskuragarritasun ekonomiko handiko enpresa handietarako soilik eskuragarri zegoen zerbitzua izan da, eta orain, ETE-en esku jarriko dugu.

Segurtasunean pertsonak oso garrantzitsuak dira, bai babestu beharreko elementu gisa, bai bertako eragile gisa, eta horretarako, arlo horretan ezagutzak eskaintzea funtsezkoa da. Prestakuntza arlotik hainbat ikastaro eskaintzen dira; horiek guztiak segurtasunaren kudeaketarekin daude lotuta eta hainbat arlo jorratzen dira: gazteak Interneten eta Sare Sozialen erabileran kontzientziatzea, enpresetako zuzendarientzako iturri irekietan informazioa lortzea, eta prestakuntza arautua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin elkarlanean Segurtasuneko edo Hotel eta Turismo Segurtasuneko zuzendari titulua lortzeko.

2.- Gaur egun, zibersegurtasunak zer nolako garrantzia du enpresentzat eta erakundeentzat?

Zibersegutasuna oso garrantzitsua da enpresan nazioartekotzeari eta eraldaketa digitalari dagokionez, eta bereziki Industria 4.0ren inguruan; izan ere, ETEak hornitzaile ziberseguru bihurtuta, erakunde erakargarriagoak izan ohi dira eta bezeroek hornitzaileekin gero eta gehiagotan partekatu behar dituzten informazio kritikoak emateko aukera zabaltzen da.

Datuak Babesteko Araudi Orokor berria indarrean sartzearekin batera, erakundeek jarrera proaktiboa izan behar dute informazioa babesteari dagokionez. Horrela, zibersegurtasunak lan garrantzitsua egingo du zaindu beharreko datuak ondo gordeta izanda.

3.- Etengabe bilakatzen ari den sektorea dela pentsatzen dugu. Etorkizuneko zer aurreikuspen duzue?

Makinak Internet bidez konektatzea hasi baino egin ez den munduan, zibersegurtasuna oso elementu garrantzitsua izango da garapen ekonomikoan; izan ere, erabiltzailea ez baldin badago seguru Internetera konektatuta dauden makinak, etxeko tresna elektrikoak edo ibilgailuak ezin dituela hirugarren batek erabili, produktu horiek eskuratzeari uko egingo dio. Etorkizuneko garapen teknologikoaren alderdi handi bat produktuen diseinutik bertatik zibersegurtasuneko neurriak hartzera egongo da zuzenduta.

Zibersegutasunak ia ez ditu lehen pausoak eman eta oso garapen garrantzitsua izango du datozen urteetan. Berrikuntzarekiko harrera ona duen sektorea da, eta hori dela eta, ekintzailetzarako ere gune garrantzitsua dago.

4.- Arabako Parke Teknologikoan duzue egoitza. Leku honetan topatu al dituzue enpresaren eta langileen beharretarako erantzunak?

Bai. Arabako Parke Teknologikoaren kokapena eta ingurua ezin hobeak dira; baita langileei eskaintzen zaizkien zerbitzuak ere. Enpresa-ikuspegitik, hain ingurune atseginean kokatuta egoteak lanarekiko prestutasun handiagoa sortzen du.

Guretzat, honen moduko ekosistema teknologikoan kokatuta egotea oso garrantzitsua da; izan ere, ideia eta proiektu berritzaile ugari sortzen dituzten sinergiak abiatzen dira bertan.

Partekatu

Beste berri batzuk