Elkarrizketa: Matxalen Lauzirika Jauregi, Itelazpiko zuzendari nagusia
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikitako telekomunikazioetako sozietate publikoa, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzaren mendekoa.
Informazio gehiago: http://www.itelazpi.eus/conocenos/mision-vision-y-valores-2/
Itelazpik telekomunikazioetako azpiegiturak eta zerbitzuak kudeatzen ditu; haiek, nagusiki, euskal irrati eta telebista publikoaren eremura, komunikazio kritikoetara eta euskal sektore publikoaren sektorera bideratuta daude.
EAEko eremuan EITB Talderako eta hedadura-eremuetan Estatuko gainerako LTD kanaletarako irrati eta telebistarako zabalkundea eta garraioa ematen ditugu, bai eta tokiko irrati eta telebistetarako ostatu emateko eta interkonexiorako zerbitzuak ere.
Gainera, beste garraio- eta telekomunikazio-zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu, besteak beste:
- TETRA sarea, besteak beste METRO BILBAORI, EUSKO TRENBIDE SAREARI (ETS), EUSKOTRENI eta BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOARI zerbitzu emateko.
- EUSKALMETerako eta Ingurumen Sailerako telekomunikazioetako garraio-sarea.
Halaber, bezeroentzako azpiegiturei ostatu emateko zerbitzuak ere kudeatzen ditugu. Bezero horien artean daude, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, foru-aldundiak, udalak, mugikorren eta telekomunikazioen operadoreak.
Bi dira etorkizun hurbilean Itelazpiren jardueraren ardatz diren funtsezko gaiak:
- 2020ko ekainaren 30era arte, Euskadin 2. Dibidendu Digitala koordinatu eta gauzatzea, EITB taldearen kanalei eta hedadura-eremuan Estatuko gainerako kanalei dagokienez.
- Helburuen Internetaren proiektuak garatzeko komunikazio-sarea zabaltzeko aukerak arakatzea.
Informazio gehiago: http://www.itelazpi.eus/que-hacemos/
Bereizgarriak…
Itelazpi enpresa ezaguna da; gardentasunetik kudeatzen da, eta kalitate-indize bikainak ditu eta bezeroen eta interes-taldeen artean gogobetetasun-maila handiari eusten dio.
Gizarte-eremuan, esperientzia handia du; horretarako, aktiboki sustatzen ditu gizartearekin, pertsonekin, ingurumenarekin, genero-berdintasunarekin eta euskararekin duen konpromisoa berresten duten ekintzat.
Informazio gehiago: http://www.itelazpi.eus/nuestros-compromisos/
Haien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: emakumeak sektore teknologikoan duen parte-hartze aktiboa sustatu eta ikusaraztea; prestakuntza-ekintzak, esaterako bisita gidatuak telekomunikazioetako zentroetara edo zabalkunderako hitzaldiak; lehen hezkuntzako ikasleak eta desgaitasunak dituzten pertsonen zentroak partaide dituzten basoberritze-programak; espazio naturaletan mendiko jarduerak sustatzea, eta beste administrazio batzuen lankidetza.
Informazio gehiago:
http://www.itelazpi.eus/nuestros-compromisos/con-las-personas/protocolos-y-plan-de-igualdad/
http://www.itelazpi.eus/nuestros-compromisos/con-la-sociedad/itelazpi-ezagutu/
http://www.itelazpi.eus/nuestros-compromisos/con-la-sociedad/visitas-a-centros/
http://www.itelazpi.eus/nuestros-compromisos/con-el-medio-ambiente/zuhaitz-eguna/
http://www.itelazpi.eus/nuestros-compromisos/con-el-medio-ambiente/mendira/
http://www.itelazpi.eus/prensa/noticias/itelazpi-patrocina-circuito-vasco-marchas-montana/
Gizarteari egin nahi dizkiozuen ekarpenak…
Itelazpi telekomunikazioetako euskal sektorearen balio-katearen partaide da. Hori dela eta, sektore publikorako esanguratsuak diren eremuetan abangoardia teknologikoko zerbitzuei eutsi nahi diegu, eta azken belaunaldiko prestazioak eskaini ahal izateko teknologia berriak ezarri eta garatu, betiere euskal herritarren ongizaterako eta bizi-kalitaterako.
Eta Euskadiko Parkeen Sareari dagokionez, zer ekarpen egiten diozue? …
Itelazpi Bizkaiko Teknologia Parkean jaio zen, eta hemen egon da 15 urte baino gehiago. Parkea leku estrategikoan dago guretzat, bai kokapenagatik, bai sarbide nagusiekiko konexioagatik. Honako hauek nabarmendu behar dira: ematen diren zerbitzu orokorrak, prestakuntzako eta networkingeko ekimenak eta sektoreko gako diren enpresen hurbiltasuna, izan ere horrek lankidetzarako eta proiektuen sinergiarako bide ematen du.
Munduan zehar hedatutako enpresa batek hau eduki behar du:
Ikuspegi zabala, irekia eta handinahia; lankidetzan jarduteko eta berritzeko prest egon behar du, betiere bere indargune eta ahulune nagusiak aintzat hartuta. Gainera, gaur egun aldaketak gero eta azkarrago gertatzen ari direnez eta haiek mundu-eskalan eragina dutenez, ikuspegi globala behar da, nahiz eta nazioartera begira ez egon.
Ez, ordea:
Ez da erosotu behar eta ez du ezer jakintzat eman behar.
Haren filosofiagatik gustuko duzun enpresa…
Etengabeko hobekuntzarekin konpromisoa duena, erronkak, talde-lana eta pertsonen arteko harremanetan benetakotasuna sustatzen dituena (enpatian, konfiantzan eta autoexigentzian oinarrituta).
Talentuak hauxe dakar berarekin…
Itelazpiren iritziz, talentuarekin batera funtsezkoak dira konpromisoa, lan ona, erantzukizuna eta enpresaren beraren balioak.
Informazio gehiago: http://www.itelazpi.eus/conocenos/mision-vision-y-valores-2/
Non bilatzen dituzu enpresarako behar dituzun talentuak?
Itelazpi lankidetza publiko-pribatuaren kasu arrakastatsua da. Ematen dituen zerbitzuen berezitasuna dela eta, bere langileez gainera, kasu bakoitzean dauden beharren arabera zerbitzuak eskaintzen dituzten kanpoko enpresa laguntzaileak behar izaten ditu.
Talentua erakartzeko, beraz, bere langileen kasuan merezimenduen, gaitasunaren, berdintasunaren eta publizitatearen irizpideak baliatzen ditu eta, azpikontratatutako enpresen kasuan, sektore publikoaren kontratazio-araubidearen lege-mekanismoak.
Nire laneko mahaian edo bulegoan, beti dut…
Euskaraldia kanpainaren aho biziren ikurra.