Elkarrizketa: Ricardo Domingori, BIM Surveyko gerenteari

Araba

BIM Survey  2015ean sortu zen ingeniaritza- eta arkitektura-munduan BERRIKUNTZAN erreferente izateko helburuarekin. Gaur egun, beren proiektuetan BIM metodologia % 100ean txertatu duen Arabako lehen ingeniaritza da.

Ingeniaritza-munduak eta arkitekturarenak bat egin dute ondo aztertutako dimentsio anitzeko modeloak sortzeko. Emaitza? Proiektu optimizatuak, zehatzak, fidagarriak eta gardenak, 4.0. eraikitzeko prest daudenak.

BIM_SURVEY1.- Zer zerbitzu zehatz eskaintzen dituzte BIM Surveytik?

BIM metodologia da gure nortasun-adierazlea; hori egiten dugun proiektu guztietan dago.

BIM Survey-en egiten diren proiektuak ezin hobeto zehaztuta, neurtuta, aurrekontua eginda eta kontrolatuta daude.

Horregatik lortzen dugu eraikuntza-lanak ez atzeratzea eta kostuak nabarmen ez igotzea.

Mota guztietako lan publiko eta pribatuak diseinatzen eta proiektatzen ditugu, hasieratik amaierara. Proiektua egiteaz gain, gure bezero guztiei laguntzen diegu behar dituzten izapide guztiekin:

–          Laguntzen eskaera

–          Baimenen kudeaketa

–          Lizentzia-eskaera

–          Obra-zuzendaritza

–          Kudeaketa-laguntza azpiegituraren edo eraikinaren bizitzan zehar.

 

Gainera, gaur egun, EXTRANET sortzeko lanean ari gara; horren bidez, bezero orok beren proiektuen dokumentazio guztira sartu ahal izango du Internet bidez; horrela, dokumentazio hori ez da inoiz galduko.

Gaur egun, hauek dira gure lan-arlo nagusiak:

  • Obra zibila
  • Arkitektura
  • Hirigintza
  • Paisajismoa
  • Azpiegituren kudeaketa
  • Aholkularitza

Hala eta guztiz ere, bezeroren batek beste lan motaren bat behar baldin badu, hitzordua eska dezake gurekin eta elkarrekin baloratuko dugu irtenbiderik onena, inolako konpromisorik gabe.

2.- Adierazi duzue berrikuntzaren bidez aberastasuna sortzeaz gain, zorroztasunarekin eta baloreekin ere egiten duzuela. Nola lortzen da?

Talde, lan eta dedikazio handiarekin. BIM Surveyn lan egiten dugun guztiok obra zibila eta arkitektura maite dugu. Hori dela eta, proiektuekin lan egiteaz gain, hasieratik amaierara bizi ditugu.

Gainera, gure lan-prozesuan, proiektuaren modelo birtuala egiten dugu, eta horren bidez, bezeroak uneoro jakin ahal izango du zein izango den lanaren azken diseinua.

Bestalde, modeloa amaitu ostean, neurketak eta planoak modu automatikoan aterako ditugu; horrela, sailen artean izan ohi diren ohiko komunikazio-akatsak saihesten dira eta eraginkortasun handia eskaintzen du proiektuaren etorkizuneko aldaketei dagokienez.

3.- Obra zibila da zuen arloetako bat. Hainbat urtetako krisiaren ostean, etorkizun hobea espero al da?

Baietz espero dugu; 2015ean hasi ginenetik, urtero fakturazioa bikoiztu dugu eta espero dugu 2018a izatea abiatzeko gure benetako urtea. Bestalde, uste dut nabarmendu beharrekoa dela urte bakar batean ere ez ditugula galerak izan eta lantaldea modu konstantean handitu dugula.

Urte hauetan zehar, hainbat proiektu idatzi ditugu, eta horien artetik, bateren bat eraiki da dagoeneko,  esate baterako, “Larreingo ibiltokia Errekaleor ibaiaren gainean” 21 Zabalgunerako edo “Zadorrako Bide Berdearen 1. Fasea” Arabako Foru Aldundirako.

Bestalde, esku artean ditugun zenbait proiektu eraikuntza fasean daude, Gasteizko Udaleko proiektu izarra, esate baterako. Bertan, Luis Manuel Quero Millán Bideetako Ingeniariarekin batera, egituren atalaren idazketa eta diseinua egin dugu. Gaur egun, lanak gauzatzen diren bitartean obraren zuzendaritzarako laguntza daramagu.

Orain arte eskaini dizkiguten bi proiektu handienak hauek dira: 21 Zabalgunerako Gasteizko Errekaleor eraisteko proiektua; entregatu berri da.  Eta bestetik, “Parque Tecnológico de Alava, SA” enpresarentzat Arabako parke teknologikoan enpresen zenbat bat gauzatzeko proiektuaren eraldaketa.

Garrantzi txikiagoko hainbat proiektu eta obra-zuzendaritzak egiteaz gain, aholkularitza-lanak ere egiten dizkiegu beste ingeniaritzei eta eraikuntza-enpresei. “Araba, Garapen Agentzian” laster BIM ezartzeko aholkularitza-lanak abiatzear gaude.

Ondorioz, uste dut nahiko arrazoi argiak daudela obra zibilaren sektorea errekuperatu dela pentsatzeko; hala eta guztiz ere, orain arte eguneratu ez diren enpresek nahiko zail dute, batez ere laster datorren araudi berria dela eta.

Kontratazio publikoari buruzko 2014/24/EB Direktibak metodologia obren kontratazio-prozesuetan, zerbitzuetan eta horniketetan erabiltzeko beharra ezartzen du 2018ko irailetik aurrera.

Espainian derrigorrezkoa izango da eraikuntzako lizitazio publikoetan BIM erabiltzea 2018ko abendutik aurrera. Eta 2019ko uztailean, azpiegituretako lizitazio publikoetarako.

 

4.- Arabako Teknologia Parkean duzu egoitza. Zer eskaintzen dizu guztiz teknologikoa den eremuak?

Arabako Parke Teknologikoan lan egiteak asko esan nahi du guretzat; inspiratu egiten gaitu, babestu eta segurtasuna eskaintzen digu. Parkean lan eginda, babestuta sentitzen zara beti, bai bertako kudeatzaileengatik, bai BIC Arabarengandik eta Arabako teknologia-komunitatea osatzen duten gainerako enpresengandik.

Giro horretan lan eginda, are gehiago konturatzen gara zein garrantzitsua den eguneratuta egotea, ideia berriak izatea eta laguntza teknologikoan oinarritzea. Guretzat, BIM dagoeneko ez da berrikuntza, BIM laneko beste tresna bat da.

Partekatu

Beste berri batzuk