Emakumeak Zientzianek berdintasunarenaldeko ekintza txiki bakoitzaren ahalmena azpimarratzen du

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Festa-giroan hasi  da  Emakumeak Zientzianen 9.  edizioa.  Ekintza  txiki  bakoitzak  zientziaren berdintasunaren aldeko bidea nola ireki dezakeen nabarmendu nahi du

Hogeita hamabost euskal erakundek 60 jarduera baino gehiagoko programa zabala antolatu dute Emakumeak Zientzianen 9. edizioan

100 pertsona baino gehiago etorri dira gaur arratsaldean Bilborockera Emakumeak Zientzian ekimenaren 9. edizioari hasiera emateko, “Hazia erein/ Siembra la semilla” lelopean, agerian uzteko nolako gaitasuna duen ekintza txiki bakoitzak zientzian berdintasuna lortzeko bidean. Horrez gain, eraldatze-hazi txiki horien garrantzia gertutik bizi izan duten zenbait zientzialari, irakasle, ikasle, erakundeetako ordezkari eta abarren testigantzak biltzen dituen bideo bat ere aurkeztu dute, eta gonbita egin dute etorkizun parekideago bat eraikitzeko eguneroko ekintzen ahalmenaz hausnartzeko.

Maitena Salinas aktoreak zuzendu du ekitaldia, eta, ondoren, Emakumeak Zientzianen koordinazio-taldeak antzezpen bat egin du. Zientzia-hazia emez ernetzeko prozesua irudikatu dute antzezlanean. Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko egunaren hamargarren urteurrenean, Emakumeak Zientziak ekimenak izan duen hazkundea eszenaratu da, 2017an ereindako  hazi baten metaforarekin. Erakunde-talde txiki batekin hasi zena loratzen joan da ekosistema sendo bihurtu arte. Bilakaera horrek estereotipoak apurtzeaz gain, nesken eta emakume gazteen bokazio zientifikoak indartzen ditu, eta zientzia berdintasunez eta aniztasunez haziko den etorkizuna bermatzen. “Landatutako hazi bakoitza zientzia inklusiboagoa eta ekitatiboagoa lortzeko urrats bat da. Elkarrekin, aldaketa azkartzen dugu”, diote Emakumeak Zientzianeko antolatzaileek.

Horrez gain, Hazia Erein / Siembra la Semilla kanpainaren bideoa aurkeztu dute, azpimarratuz nola lagundu dezakeen ekintza txiki bakoitzak berdintasuna lortzeko bidean. Besteak beste, zientzialari, irakasle, ikasle eta erakundeetako ordezkari  hauek beren esperientzien  berri eman dute,  eta  zientziaren  alorrean  genero-berdintasunarekin  duten konpromisoa  balioetsi:  Celia  Rogero, Materialen  Fisika   Zentroko  zuzendaria   (CFM  CSIC-UPV/EHU),  Itziar Astigarraga, Gurutzetako  Unibertsitate  Ospitaleko  pediatria-zerbitzuko  burua eta  Biobizkaiako ikertzailea,  Garazi Andonegi, Elhuyar Zientzia  Unitateko  koordinatzailea,  Marta  Anza, Botikazar  BHIko ikasketa-burua,  Naia Martin, Botikazar BHIko batxilergoko 2. mailako ikaslea, Alaitz Landaluze, Innobasqueko berrikuntza-politiken koordinatzaile nagusia, eta Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria.

“Inaugurazio ekitaldi honek hasiera ematen dio programa askotariko eta aberasgarri bati, zeinaren helburua baita emakumeek zientzian duten papera ikustaraztea eta gizarte aberatsago baterantz aurrera egiten jarraitzea”, nabarmendu dute Emakumeak Zientzianeko antolatzaileek.

Emakumeak Zientzian  2025 programa otsailaren  7tik 14rako astean  garatuko  da.  60 jarduera baino gehiagoko programa  zabal bat diseinatu da, EAE osoan zehar, erakusteko kolektibo txikiek eragin eraldatzailea sortzen dutela denboran zehar. “Zientzialari baten lanetik hasi eta neskato batengan pizten den jakin-minaren txinpartaraino, ekarpen bakoitza aldaketa erreal, sakon eta jasangarri bat elikatzen duen hazia da”, gehitu dute Emakumeak Zientziango antolatzaileek.

Jarduera-programa osoa  www.emakumeakzientzian.eus webgunean  dago. .

Emakumeak Zientzianen 9. edizioan parte hartzen duten 35 erakundeak Euskadiko zientzia eta teknologiaren ehunaren erakusgarri dira: Achucarro, BCMaterials, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC biomaGUNE, Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU Informatika, UPV/EHU Kimika, Aranzadi Zientzia Elkartea, Basque Artifcial Intelligence Center (BAIC),  Basque Centre for Climate  Change (BC3),  Basque Center for Applied Mathematics (BCAM),  Basque Center on Cognition,  Brain and  Language (BCBL),  Bio        bizkaia, BioGipuzkoa,  Ceit,  CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, Cidetec, Donostia International Physics Center (DIPC), Elhuyar, Kutxa Fundazioa, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Ikerlan, Ingeniariak-Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Gipuzkoa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa  (MEGP), Mubil, Euskadiko Parke Teknologikoa,  POLYMAT,  Tecnalia, Tecnun,  UPV/EHU Ingeniariak, Vicomtech, CIC bioGUNE, ESS Bilbao eta BBD BioPhenix SL-Biobide.

Emakumeak Zientzian 2025ek Bizkaiko  Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Arabako Foru Aldundiaren, Donostiako  Sustapenaren,  Bilbao Ekintzaren,  Salto  Systemsen,  Basque  Research  & Technology  Alliance (BRTA) aliantzaren eta Ikerbasquen laguntza nabarmena du, baita honako entitate eta erakunde hauen laguntza ere: Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia (CSIC), Zientzia eta Teknologiaren  Espainiako Fundazioa (FECYT), Estatuko Ikerketa Agentzia —ekimenarekin bat egin duten Severo Ochoa eta María de Maeztu zentroen bidez—, Euskadiko Filmategia eta Donostiako Zinemaldia, Biook, Skills4Science, Laboratorium Bergara, Emakunde, Lemniksata eta UPV/EHUren Berdintasunerako Zuzendaritza.

Partekatu

Beste berri batzuk