Enagás eta Sepides SATLANTIS enpresaren kapitalean sartu dira

Albisteak, Bizkaia

Enagás, Enagás Emprende bere filialaren bitartez, 1,4 milioi euroko kapital-zabalkuntzan parte hartu du SATLANTIS enpresa euskaldunean, Lur planeta mikrosateliteen bidez behatzeko konpainia liderrean, hain zuzen ere

Inbertsioan SEPIDESek ere parte hartu du, SEPI taldeak Espainiako espazio-sektoreko konpainia nagusietan duen presentzia bermatzeko

2016.urtetik SATLANTIS enpresaren akziodun diren Orza, AXIS-ICO eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin itxiko da erronda

SATLANTIS enpresak, Jean-Jacques Dordain Europako Espazio Agentziako (EEA) zuzendari nagusi ohia buru duena eta egoitza nagusia UPV/EHUko Parke Zientifikoan (Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan) duen enpresak, Enagás dauka bere akziodunen artean, kapitala 14 milioi euro handitu ondoren.

Zabalkuntza honetan SEPIDES ere sartu da, SEPIren barne dagoen taldea. Horrela, talde publikoak bere presentzia indartzen du sektore espazialean, orain SATLANTIS irudikatzen duen New Space munduan sartuz.

Zabalkuntzan enpresaren historikoak diren ORZAk, AXIS-ICOk eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere parte hartu dute.

SATLANTISek metano emisioak zehaztasun handiz (5 metro) neurtzeko zerbitzua emango du, orain arte beste inongo sateliterik lortu ez duena, Enagás-en beharrei erantzuteko.

Enagás-eko presidentea den Antonio Llardén-en arabera, “SATLANTIS-en sartu gara, proiektu teknologiko aintzindaria delako, sektorearen etorkizuneko beharrei aurrea hartzeko aukera ematen diguna, eta aldi berean, Europako agintaritza arautzaileekin lankidetzan aritzeko aukera ere ematen diguna, isuriak detektatzeko teknologiarik onenaren bilaketan.

Antonio Cervera SEPIDES-eko presidenteak adierazi duenez, “gure taldearen eginkizuna kapitaletik Espainiak dituen nazioarteko lidergo-apustu handiei laguntzea da, arlo publiko eta pribatua hurbiltzen lagunduz. SATLANTIS kasua adibide ona da erakusteko nazioarteko lidergoa, ekimen pribatua eta sektore publikoarekiko hurbiltasuna espazioko enpresa-proiektu batean nola uztartzen diren”.

Jean-Jacques Dordain, SATLANTIS-eko presidentearen ustez, “enpresara iritsi nintzenetik teknologia onena bezeroek eskatutako zerbitzuekin konektatzeko lan egin dut balio-kate osoaren bidez. Enagás da hurbilketa horren adibiderik onena, eta Copérnicus europar programarantz hedatuko dugu, ESAren eta Oil & gas sektorearen misioak”.

ICO taldeko presidentea den José Carlos García de Quevedoren ustez, “inbertsio-erronda honetan gure parte-hartze berriak beste behin ere erakusten du .AXISek, taldearen arrisku-kapitalaren filialak, konpromisoa hartu duela nazioartean erreferentzia diren proiektu espainiarren garapenarekin, SATLANTIS adibidez, eta ICO Taldeak berrikuntza, lehiakortasuna eta enpresa-bikaintasuna sustatzeko finantzaketa-bide osagarriak bultzatzeko duen borondatea indartzen du”.

Karmelo Sainz de la Maza Elkarkidetzako presidente eta ORZAko GEROAko bazkidearen arabera, “2016tik hona SATLANTISen izan dugun presentziak aukera eman digu proiektu industrial eta teknologiko baten seriotasuna eta aurrerapena egiaztatzeko. Proiektu horrek 45 ingeniari gazteri ematen die lana, leku askotatik etorriak, Euskadi lurralde lehiakorra dela eta bertan txapeldun globalak sortzen direla erakutsiz”.

Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko foru diputatuaren ustez, “Satlantis oinarri teknologikoa duen enpresa-proiektu industriala da, eta Bizkaiak hazteko eta enplegua sortzeko ahalmen handia du. Jaiotzen ikusi dugu, eta eskutik eroan dugu hasierako etapetatik gaur egunera arte, proiektu heldua izan den arte, bai teknologiaren aldetik, bai jardueraren aldetik. Eta horretan jarraitzen dugu, Satlantis proiektu berritzailea delako eta, lurralde gisa ere, gainditu behar ditugun erronka eta trantsizioekin bat datorrelako”

Aurreko bost inbertsiogileek zeregin estrategikoa betetzen dute konpainiaren sustapenean, eta haien konfiantzari esker ingurumenerako irtenbide satelitalen konpainia bihurtu gara, metano-isuriak, suteak edo itsasoan plastikoak detektatzea bezalako erronkei aurre eginez”, adierazi du Juan Tomás Hernani kontseilari ordezkariak, eta gaineratu du “errondaren finantza-gaitasunarekin, martxan jartzen dugu SATLANTIS International, AEB, Erresuma Batua eta Emirerri Batuen garapenaren arduraduna”.

Partekatu

Beste berri batzuk