“Energía Positiva+” plataformak BCARE aukeratu du, deskarbonizazioa bultzatzen duten eta baterietan oinarrituta dauden biltegiratze sistemen digitalizaziorako proposamena garatzeko

Albisteak, Araba

CIC energiGUNEn sortutako start up-ak, egungo osasun krisiaren eragin ekonomikoa eta soziala energiaren trantsizioaren ikuspegitik arintzen lagunduko duen proiektua aurkeztu du

“Energía Positiva+”, Enagás, Red Eléctrica, CLH, Iberdrola, BP, EIT InnoEnergy, Acciona, Capital Energy eta DISA enpresen baterako ekimena da, eta 400 proposamen inguru jaso ditu

BCARE, energiaren biltegiratzearekin erlazionatutako industriari balio erantsiko zerbitzuak emateko CIC EnergiGUNEtik sortutako spin off-a aukeratu dute “Energía Positiva+” ekimenaren sustatzaileek, deskarbonizazioa bultzatzeko baterietan oinarrituta dauden biltegiratze sistemen digitalizazio proiektua garatzeko. BCAREren proposamena, Estatu osoko 400 proposamen ingururen artean nagusitu da, eta, orain, deialdia egin duen enpresa baten edo gehiagoren laguntza jasotzeko aukera izango du, finantzaketaren edo berrikuntza, inbertsio, merkataritza garapen eta estruktura baliabideen bitartez.

“Bultzada handia da gure enpresarentzat, eta ekonomia eraginkorragoarekin eta iraunkorragoarekin dugun konpromisoaren ondorio naturala dela esatera ere ausartuko nintzateke”, adierazi du Javier Olartek, energiaren biltegiratze arloko enpresentzako aliatu estrategiko gisa finkatu den BCAREko Zuzendariak. “Oso denbora gutxian, BCAREk erakutsi du energiaren biltegiratzearen alorreko industriarentzat balio erantsi handia duten ekintzak proposatu daitezkeela, beraien zerbitzuak eta produktuak hobetuko dituzten eta, gainera, krisialdi honen ondoren ekonomiak eskatu behar duenaren bidean doazen, proposamenak” adierazi du Nuria Gisbert spin-off-eko Presidente eta energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferente eta Basque Research & Technology Alliance BRTAko kide den CIC energiGUNE ikerketa zentroko Zuzendariak.

Estatuan aitzindaria den Energía Positiva+ deialdia joan den apirilean jarri zen martxan, energiaren ikuspegitik, Covid-19aren krisiaren ondoren Espainia ekonomiaren eta gizartearen aldetik berrindartzeko tresna nagusi gisa berrikuntza egituratuko luketen proiektuen bila. Hamahiru egunetan bakarrik, deialdiak 396 proposamen jaso zituen.

Hilabete hau amaitu aurretik, BCAREren proposamenaren aurrean interesa duen/duten “Energía Positiva+” ekimeneko enpresak edo enpresek, lankidetzarako akordioa itxiko du/te start up-arekin. Plataformako kideak Enagás, Red Eléctrica, CLH, Iberdrola, BP, EIT InnoEnergy, Acciona, Capital Energy eta DISA dira. Horrela, esan behar da BCARE lanean ari dela jadanik bere sektorean puntakoak diren enpresa garrantzitsuekin, Iberdrola, Acciona, Siemens-Gamesa edo Volvorekin, besteak beste. Helburua, aukeratutako start-up-ak ekainetik aurrera lanean hastea da, urtebeteko epean beraien soluzioak garatzeko eta ezartzeko.

 

Partekatu

Beste berri batzuk