Enpresa eta erakunde arloko 200 arduradunek baino gehiagok babestu du “Hiruko Elkarrizketak” ekimenaren azken edizioa
Alberto García Erauzkin (Euskaltel), Roberto Larrañaga (Confebask) eta Eduardo Anitua (BTI Biotechnology Institute) izan dira Arabako Teknologia Parkearen eta SEA Arabako Enpresariak elkartearen artean antolatutako “Hiruko Elkarrizketak” ekimenaren edizio berri eta arrakastatsuaren protagonistak
Arabako Teknologia Parkeetako presidentea, José Miguel Corres, eta SEA Arabako Enpresarien presidentea, Pascal Gómez, izan dira gaur goizean, otsailaren 2an, Arabako Teknologia Parkeko erakusketa-aretoan elkartu diren 200 gonbidatu baino gehiagoren anfitrioiak. Protagonistek era askotako gaiak landu dituzte: Espainiako politikak egun bizi duen krisia, Euskadiko lan-harremanak, Euskaltelen burtsarako irteera edo bioteknologia sektorera zuzendutako laguntza publikoen programa.
Enpresa arloko ordezkaritza handiari, gainera, erakunde mailako ordezkari ugari gehitu behar diogu. Besteak beste, han izan dira Arantxa Tapia, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburua; Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; eta Javier Zarraonaindia, Estibaliz Hernáez eta José Andrés Blanco sailburuordeak.
Espainiako politikaren egungo krisia
Espainiako politikaren egungo krisia, nazioarteko finantza-merkatuen arazoak eta Espainiako ekonomiak abiarazi duen hazkundean horiek duten eragina izan dira protagonistek landu dituzten lehen gaiak. Hiru liderrak bat etorri dira lanean jarraitzeko eta ekaitz global honen baretzea itzoiteko beharrean. Bestalde, Anitua doktoreak jokuaren arauak behin eta berriro aldatzen ibiltzea ez dela komeni baieztatu du. ‘ Ondo dabilena, ez ukitu’.
Horrekin lotuta, lan-erreforma kentzea eta PSOEren eta Podemosen arteko koalizioaren aldekoek planteatutako gastu sozialen igoera izan dira eztabaidagai gaur goizean. Larrañaga: ‘ Estatuan ematen diren %41 laguntza sozialak Euskadin ordaintzen dira. Dugu modeloa oso eskuzabala da’.
Moderatzaileak, Juan Ugartek, hizlari bakoitzari eskatu dio dagokion sektorearen egoera azaltzeko.
Lan-harremanak Euskadin
Roberto Larrañagak Euskadiko lan-harremanak zer egoeratan dauden azaldu du. Era berean, duela gutxi Confebaskek aurkeztu duen lan-harremanen eredu berriko ildoak zehaztu ditu: ‘lan harremanen eredu hau enpresa eta langilearen arteko lankidetzan oinarritzen da’.
ELA eta LAB sindikatuek beren egungo jarrera maximalistak albo batera utzi eta akordioen bidera itzultzeko dagoen aukera ikusita, Larrañagak honako hau adierazi du:…
Euskaltelen burtsarako irteera
Bestalde, Alberto García Erauzkinek Euskaltelen burtsarako irteera baloratu du oso positiboki. Urte batean, konpaiñia 1,7 bider biderkatu da eta konpainiaren hedapen geografikorako planei irekita dagoela baina prisa barik adieraztu du .
Telefónicarekiko lehia-baldintzen inguruko galderaren aurrean, García Erauzkinek Euskaltel Europa arloan dagoen konpainia telefonikoen artean leialtasun maila gorenekoa dela baieztatu du.
Laguntza publikoak bioteknologiari
Eduardo Anituak Euskadiko bioteknologia sektorearen oraingo egoera eta etorkizuna aztertu ditu. Horrekin lotuta, honako hau nabarmendu du: ‘Ikerkuntza kultura da, eta Euskadi implantologia arloan erreferentzia da mundu guztian’.
Anituak adierazi duenez, “ezarritako laguntza publikoen eskemekin honako hau esan du:’ laguntza eskatzea baino gehiago, instituzioei merkatuak bezala erostea eskatzen diogu’.
Azkenik, Eduardo Anituak hurrengo hau adierazi du: ’Arabako Teknologi Parkea erreferentzi kokapena da, enpresa garrantzitsuak jaio izan dira hemen eta harro egon behar dugu.’