“Enpresa-jardueren koordinazioa” pilula

Araba

images0D0DNBENApirilaren 5ean, asteazkenean, “Enpresa-jardueren koordinazioa” delakoari buruzko pilula bat izango dugu Arabako Teknologia Parkeko eraikin nagusian, 11:30etik 13:30era. CFP Servicios de Prevención enpresarekin batera eskainiko dugu.

Enpresa-jardueren koordinaziorako pilula honen helburua laneko arriskuen prebentzio-gaietan dagoen araudia betetzea da lantoki berean aritzen diren zenbait enpresa eta/edo norbere konturako langile lankidetzan arituta.

Plataforma bat ere aurkeztuko da jardunaldian. Plataforma horren bidez, hain zuzen, erraz eta intuizioz kudea daiteke enpresa-jardueren koordinazioa. Helburu nagusia azpikontratek bidaltzen diguten dokumentazioa paperean gordetzeko beharra erabat desagerraraztea da. Era berean, bi zereginetarako erabil daiteke tresna hau: batetik, azpikontratei eman behar diegun informazioa emateko eta, bestetik, haiei dokumentazioa eskatzeko.

Doakoa izango da jardunaldia eta etortzeko asmoa izanez gero, izena eman behar da.

Informazio gehiago eta izen-emateak: innovacionalava1@parke.eus

Telefonoa: 945 010055

 

Interesgarria irudituko zaizuela espero dugu.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk