Enpresen nazioartekotzea ikergai ELKARGIren jardunaldi profesionalean

Gipuzkoa

Erabat berriak diren inguruetan gaude, etengabeko aldaketa prozesu bizkorren eraginpean daudenak eta ziurgabetasun maila geroz eta handiagorekin; horietan, zeintzuetan merkatuen tamaina handitzearekin batera, lehiakortasun handiagoa eta zorrotzagoa ezartzen den, inoiz baino gehiago, gaur egun erreferentzia gakoa merkatua da.

Talleres Agui, Ega Master eta MCC enpresek, SPRI, Merkataritza Bazkundea, ICEX, KUFINEX eta ELKARGI, E.G.E.rekin batera, nazioartekotzeari buruz duten ikuspegia azalduko dute, UPV-EHUren Udako Ikastaroen barruan ELKARGIk antolatzen duen jardunaldian. Aipatu jardunaldia, “Enpresetan internazionalizazio prozesuei aurre egiteko aldagai gakoak” titulupean, datorren uztailaren 5ean donostiako Miramar Jauregian burutuko da.

Enpresa estrategiak eskariatik sortu eta mantentzen dira: atsedenik gabe merkatura orientatuta egotean oinarritzen dira eta gaur, merkatua mundua da. Errealitate berri honek, erronka estrategikoak ardaztera behartzen ditu enpresak eta horietan garrantzitsuenetako bat, internazionalizazioa da.

Horregatik ELKARGI, E.G.E.k Jardunaldi Profesional hau antolatzen du, beste gai batzuen artean, ondokoa azaltzeko: enpresen internazionalizazioak, hazkunderako eta enpresa garapenerako iturri gisa, berariazko estrategia baten beharra du eta baita, lankidetza zein enpresa-integrazioko ezinbesteko prozesuak aurrera eramaten jakitea ere.

Partekatu

Beste berri batzuk