ERRONKA bat PARKE arentzat

Bizkaia

2015-10 RETO_bizkaia_sin faldón_eus-01

Lan egiten duzun parkean HOBEKUNTZArik ezartzeko IDEIArik duzu?

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Berrikuntza Irekiko ekimen hau kaleratu du ondoz ondoko hirugarren urtean, Parkea eta bertan kokatutako enpresak hobetzen lagunduko duten ideiak antzemateko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

1.- ERRONKAREN ESPARRUA Proposatutako ideiak parkearen eta bere enpresen arteko harremanaren edozein esparruri buruzkoak izan ahalko dira: azpiegiturak, zerbitzu aurreratuak, proiektuak, ekimen berriak. Bilatzen dena da oro har parkearen eta bereziki enpresen hobekuntzan laguntzea: – Enpresentzako eta beren langileentzako azpiegitura berriak garatzea – Enpresen arteko lankidetza, internazionalizazioa, berrikuntza irekia eta transferentzia teknologikoa bezalako alorrak sustatzeko proiektuak abian jartzea – Parkearen eta bere enpresen balioa nabarmentzea ahalbidetzen duten ekimenak – …

2.- NORENTZAKO Lehiaketa hau Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dauden enpresetan lan egiten duten eta, horien ordezkari gisa, parkea hobetzeko helburua duten ideiak proposatu nahi dituzten langileentzako da. Enpresa bakoitzetik parte hartu nahi duten erakunde barruko pertsonak adina ideia bidali ahal izango dira.

3.- SARIAK Aurkeztutako ideia guztien artean bat aukeratuko da eta hori izango da irabazlea. Emango diren sariak hauek izango dira: – IDEIA izan zuen PERTSONArentzat: IPhone 7 bat – Pertsona horren ENPRESArentzat: Jardunaldi batez parkeko eraikin nagusiko kongresu-guneak doan erabiltzeko aukera

Ideiari forma eman, zure ERRONKAk IRABAZI behar duela konbentzitzeko

4.- PROPOSAMEN DESKRIBAPENA IDEIAren deskribapena eta aurkezpena xede horretarako prestatutako formularioen bidez egingo da: – HARREMANETARAKO DATUAK formularioa: ideia proposatzen duen pertsonaren harremanetarako datuak – IDEIA – ERRONKA formularioa: proposatutako ideiaren xehetasun nagusien deskribapena

BIDALI zure proposamena posta elektroniko bidez

5.- PROPOSAMENA BIDALTZEA Ideiak formularioen bidez aurkeztuko dira eta innovabizkaia@parke.eus helbide elektronikora bidali beharko dira. Gaian “ERRONKA bat PARKEArentzat” adierazi beharko dute.

6.- PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA Proposamenak jasotzeko epea hau izango da: – 2016ko azaroaren 11an hasiko da – 2016ko abenduaren 2an itxiko da Epe horretatik kanpo bidaltzen diren proposamenak ez dira ebaluatuko.

PROPOSAMEN HOBERENA aukeratuko dugu

7.- EPAIMAHAIA Epaimahaia gutxienez 3 kidek osatuko dute: – Parkeko enpresetako ordezkari batek – Parkearen entitate kudeatzailearen zuzendaritzako 2 kidek

Epaimahaiak hartutako erabakia apelaezina izango da. Lehiaketa irabazle gabe geratu daiteke. ERRONKA bihurtzeko aukeratzen den proposamen irabazlea 2016ko abenduaren 12tik aurrera jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.

8.- EBALUAZIO-IRIZPIDEAK Aurkeztutako proposamenak erreferentzia gisa irizpide hauek hartuz baloratuko dira: – Dagoen aurrekontuaren araberako inplementagarritasuna – Parkeak ideia gauzatzeko gehienez 15.000 euroko aurrekontua izango du. – Eragina – ideia hau gauzatzearekin etekina atera dezaketen enpresa kopurua – Ideiaren originaltasuna – Gastu/eragin lotura onena

Eta ERREALITATE bihurtuko dugu

9.- IDEIA GAUZATZEA Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak irabazle suertatu den proposamena gauzatzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako baldintzak hauek dira: – Aurrekontua: gehienez 15.000 euro – Epea: 2017. urtea

 

Partekatu

Beste berri batzuk