Erronka epikoa: 1.100 km bizikletan gelditu gabe haur minbiziaren aurka, Ingeteamen egoitzak batuz

Albisteak, Bizkaia

Pabloren Erronka gaur goizean abiatu da Ingeteamek Zamudion duen egoitzatik, eta lau egunetan konpainiak Espainian dituen egoitzetatik ibilbidea egingo du BTT-Non Stop modalitatean, hain zuzen ere Zamudio (Bizkaia), Beasain (Gipuzkoa), Sarriguren (Nafarroa) eta Albacete lotuz

Lehen aldiz euskal geografiako zenbait txoko zeharkatuko ditu, eta bilduko diren funtsak Gurutzetako Ospitaleko eta Nafarroako Unibertsitate Klinikako bi proiektutara bideratuko dira, NEN Neuroblastoma duten Gaixoen Lagun eta Senideen Elkartearen bitartez

Egitasmo honi esker, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuak arrisku altuko haur neuroblastomari aurre egiteko alternatiba terapeutiko berriak garatuko ditu, haurren artean gehien diagnostikatutako tumoreetako bat baita

Ingeteamek hasiera-hasieratik babestu du egitasmoa babesle nagusi gisa eta aurten, konpainiaren 50. urteurrenarekin bat eginez, txirrindularitza ekipazioak salduz lortutakoaren ehuneko jakin bat poriektu honetara bideratuko du

Erronka 2017an sortu zen Pabloren gurasoen eskutik; Pablo neuroblastoma duen haurra da, metastasiarekin, eta bost urte hauetan gurasoek 120.000 euro baino gehiago bildu dituzte haur minbizia ikertzeko

Pablo txirrindularitza zale amorratua izateak ekarri du ekimen hau, non aitak etapa bakarrean distantzia luzeak egiten baititu bizikletaz, bakar-bakarrik

Pabloren Erronka martxan da berriz ere, haur minbiziaren kontra egiteko. Ibilbide solidario honek hirugarren edizioarekin esango du agur, eta gaur abiatu da Ingeteamek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean (Zamudio-Derio Campusa) duen egoitzatik. Bertan hasi eta lau egunez BTT Non-Stop modalitatean 1.100 kilometro inguru egingo ditu enpresak estatu mailan dituen egoitzak bizikletan lotzeko. Egunari Bizkaiko instalazioetan ekin ondoren, Pabloren aitak ibilbide gogorra egingo du Beasain (Gipuzkoa) eta Sarrigureneko (Nafarroa) plantetatik igarotzeko, eta hala, larunbatean Albaceten bukatuko du.

Lehen aldiz, trazadurak euskal geografiako zenbait txoko bilduko ditu eta txirrindulari oso berezi baten presentzia ere izango du: Pablok berak emango dio amaiera abentura honi, ibilbidearen azken 30 kilometroak aitarekin batera egingo baititu bizikletan. Horrez gain, bildutako funtsak Gurutzetako Ospitaleko eta Nafarroako Unibertsitate Klinikako bi proiektutara bideratuko dira, NEN Neuroblastoma duten Gaixoen Lagun eta Senideen Elkartearen bitartez.  Hain zuzen ere, diru horri esker Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuak arrisku altuko neuroblastomari aurre egiteko alternatiba terapeutiko berriak garatu ahal izango ditu, haurren artean gehien diagnostikatutako eta hilkortasun tasa altuko tumoreetako bat baita. «Gure proiektuaren helburua biomarkagailu eta diana terapeutiko berriak karakterizatzea da, onuragarriak izan daitezkeelako neuroblastomari aurre egiteko gaur egungo terapiekin hobera egiten ez duten haurrentzat, tratamendu zehatzagoa jarri eta pronostiko hobea izate aldera. Haur horiei sendatzeko itxaropen gehiago eskaini ahal dizkieten molekulekin egiten dugu lan», azaldu dute Biocruces Bizkaia Institutuko Caroline Nunes-Xavier eta Rafael Pulido proiektuko ikertzaile nagusiek, bilduko diren funtsen zati bat proiektu horretara bideratuko baita.

Hortaz, atsedenik gabe lau egunez bizikleta gainean mila kilometro baino gehiago izango dira haur minbizia ikertu beharrari ikusgarritasuna emateko, haurren bizi kalitatea hobetuko duten tratamendu berri eraginkorragoak lortze aldera. Helburu horrekin sortu zen Pabloren Erronka 2017an; orduan Pablo bost urteko haurra zen, eta nerbio sistema zentralari eragiten dion tumore mota hau diagnostikatu berri zioten. Bost urteko buruan soilik % 30eko sendatze probabilitatea aurreikusi zuten eta, hala, familiak diru funtsak lortzeko premian jarri zuen fokua, hain zuzen ere Espainian gaixotasun arraro gisa katalogatutako eritasun honi buruzko 8 azterketa eta entsegu klinikoetara, ikerkuntzarako ekarpen ekonomikoak erakartzea  ez baita erraza.

Aukera berri bat beste “Pablo” batzuentzat

Egitasmo solidario honek José Luis López Cabezuelo Pabloren aitak egindako txirrindularitza erronkan du sorburua; izan ere, mountain bike zale amorratua da eta 2017an 651 kilometroko ibilbidea egin zuen, hain justu ere Pablok tratamenduaren zati bat jaso zuen Sant Joan de Deu ospitaletik (Bartzelona) Albaceteraino, familia bizi den hiriraino. Familiak horrenbeste aldiz egindako 51 orduko ibilbide hori izan zen bigarren edizioaren sorburua, handik urtebetera egin baitzuen 60 ordutan Sevilla eta Albacete arteko 679 kilometroko ibilbidea. Harrezkero, bizikleta gainean egindako kilometroei haur minbizia ikertzera bideratu diren 120.000 euroak gehitu behar zaizkie, , Espainian dauden gainerako “Pablo” horiei beste aukera bat emateko; izan ere, estatu mailan egunero 4 haurri minbizia diagnostikatzen zaie.

Ingeteamek hasiera-hasieratik egin du bide hau Pabloren Erronkarekin batera, egitasmoaren babesle nagusi gisa eta aurten, konpainiaren 50. urteurrenarekin bat eginez, enpresak Pabloren Erronka-Ingeteamen txirrindularitza ekipazioak salduz lortutakoaren ehuneko jakin bat haur minbizia ikertzera bideratuko du. Ekipazio bakoitzaren fabrikako prezioa 90 eurokoa izango da, eta konpainiako langileei saldutako bakoitzeko 50 euroko ekarpena egingo da; Pabloren Erronkaren bidez kanpo salmenten kasuan, berriz, 25 euroko dohaintza egingo da.

Ingeteam

Ingeteam 24 herrialdetan dauden 4.000 lagunek baino gehiagok osatutako taldea da, eta badakite energia era eraginkor eta jasangarriagoan sortzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko eta kontsumitzeko modua badagoela. Horretan lan egingo dute bete-betean datozen urteetan.  Trantsizio energetikoa ez da etorkizuna, oraina baizik, eta, erronka horri aurre egiteko, “The Real Dream Team” mugimendua sortu dute. Zu bezalako heroiek osatzen dute, eta bat datoz bere ametsarekin: energia-ekoizpen garbia duen mundua. Nola lortuko dugu, ordea?  Gizartea modu berritzailean elektrifikatuta eta jasangarria, energia elektrikoaren bihurketan dugun puntako teknologia espezializatuaren bidez. Izan ere, 80 urte baino gehiagoko esperientzia du arazo zehatzetarako irtenbide sortzaileak ematen.

Honako arlo hauetan lider moduan sendotzea du helburu: sorkuntza berriztagarria (eolikoa, fotovoltaikoa eta hidroelektrikoa), biltegiraketa, garraio-sare adimenduna eta energia elektrikoaren kontsumo eraginkor eta garbiak, ibilgailu elektrikoetarako ditugun kargagailuen bidez eta trenetarako, ontzigintzarako, siderurgiarako meatzaritzarako, uretarako eta hidrogeno berdearen sorkuntzarako ditu bihurgailuen, sorgailuen eta motorren bidez.

25 GW-ko eguzki-potentzia fotovoltaikoa hornitu ditu bere eguzki-inbertsoreen bitartez; eta 54 GW baino gehiago, industria eolikorako bihurgailuen eta Indar sorgailuen bidez. Guztira 10,5 GW-tik gorako potentzia dugu instalatuta sektore hidroelektrikoan, geure Indar sorgailuen bitartez, eta 12.000tik gora Indar ponpa zein motor urperagarri ditu mundu zabalean. 6.000 azpiestazio elektriko baino gehiago bere ekipamenduen bidez daude automatizatuta. Horrez gain, 1,6 GWh metatu ditu elektrizitatea biltegiratzeko instalazioetan, eta munduko liderrak dira energia berriztagarriko lantegietako operazioko zein mantentzeko zerbitzugintzan, mantendutako 18 GW-tik gora potentzia ditu-eta.

Kontsumo eraginkorrari dagokionez, ibilgailu elektrikoetarako dituen 12.500 kargagailu baino gehiago nabarmendu behar ditu, baita 700 tren elektrikotarako hornitu dituen ekipamenduak edo bere teknologia daramaten 600etik gora itsasontzi ere. Horri esker, ontzigintzako propultsio hibridoko eta full electriceko sistemetarantz bilakatu dira.

Ingeteamen, egitekoak dira, arazo zehatz eta konplexuei erantzun sortzaileak emateko gai dira eta gizartearen elektrifikazioaren bidez energia-sorkuntza garbia izango dute munduranzko iragaitzarako prest daude.

Partekatu

Beste berri batzuk