Etxe adimendunaren ahalmena

Albisteak, Gipuzkoa

Aurrezpen energetikoaren esparruan erreferentzia bihurtu diren zenbait enpresa daude Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Horietako bat Wattio da; 2012an sortu zen, BIC Gipuzkoaren barruan. Energia aurrezten laguntzen duten sistema adimendun domotikoak garatzen ditu. Hasieratik daude Gauzen Internetekin trebatuta, eta produktu errazak fabrikatzen dituzte, besteak beste, smartphone baten bidez etxeko termostatoa kontrolatzeko edo urrunera argiak piztu eta itzaltzeko, etxea hutsik dagoenean barruan norbait dagoela pentsatzera emateko.

Telmo Sexmilo da bertako CFOa eta Business Developer-a: “Wattion etxeko sistema konektatua dugu, gure enpresan erabat garatua. Etxera egokitutako Gauzen Interneta da: berogailua mugikorretik kontrolatzea, gure etxeetako kontsumo elektrikoak edo horietako segurtasuna kontrolatzea”, esan du Donostiako start up-aren ordezkariak. Horren arrakasta iraunkortasunean eta bezero bakoitza ondo zaintzean datza.

Bere iritziz, proiektuak hardwareko eta softwareko zerbitzu osoa eskaintzen duela aintzat hartuta, teknologia ahalmentsuaz, malguaz, moldakorraz eta eskuragarriaz hitz egin daiteke, eta hori ez da ohikoa merkatu-hobi hain zehatzean. Hain da zehatza, bost minutu baino ez direla behar edozein etxe adimendun bilakatzeko.

 

Partekatu

Beste berri batzuk