Eureka! Zientzia Museoa: BIZITZA ZIENTIFIKOEN 9. TOPAKETA

Albisteak, Gipuzkoa

2019ko urriak 21 – 2019ko azaroak 4

Eureka! Zientzia Museoak Bizitza Zientifikoen 9. Topaketa antolatu du aurtengoan ere. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago jarduera, eta ikasleen, irakasleen eta zientziarekin, teknologiarekin eta ikerketarekin zerikusia duten esparruetan lan egiten duten profesionalen arteko topaleku izatea du xed

Horrela, zientziara, teknologiara eta ikerketara benetan hurbilduta, ikasketak bukatutakoan dauden lan-aukeren eta irteeren sorta handia azaldu nahi diegu ikasleei, eta baita beraien artean bokazio zientifikoak sustatu ere.

Xede horrekin, ikasleek zientziaren eta teknologiaren esparru desberdinekin zerikusia duten profesionalekin hitz egin ahal izateko, galderak egiteko eta iritziak trukatzeko gune bat sortu nahi da. Beraz, zientziarekin zerikusia duten ikasketak egin nahi dituzten ikasleek aukera izango dute etorkizuneko lan-aukerak ezagutzeko eta ikasketen inguruko edo horietan zehar sor daitezkeen arazo eta zailtasunen inguruko galderak egiteko.

PROFESIONALAK

Topaketan parte hartu nahi duten profesional edo ikertzaileek poster bat aurkeztu behar dute, nabarmendu nahi dituzten beren laneko alderdiak jasotzen dituen postera alegia. Parte- hartzaile guztien posterrak areto batean egongo dira eta, haien ondoan, aurkeztu dituzten profesionalak.

Jarduera honetan izena eman eta hizlari bezala parte hartzeko, izen-emate formularioa atxikita bidaltzen dizugu: https://www.eurekamuseoa.es/eu/formulario-vidas-cientificas

IKASLEAK

Ikasleei dagokienez, ahalik eta ikastetxe gehienek parte hartzeko ahalegina egingo da eta horretarako, EAEko ikastetxe guztietara bidaliko da deialdia. Jarduera DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago, garai   horretan erabaki behar dutelako gerorako hezkuntza ibilbidea, gero egingo dituzten ikasketak, unibertsitatekoak barne, baldintzatuko dituena.

Short communication hitzaldietan parte hartzeaz gain, ikasleek profesionalak eta beraien posterrak bilduko dituen aretoan zehar ibiltzeko aukera izango dute. Bertan, harreman zuzena izango dute gehien interesatzen zaizkien ikasketak egin dituzten eta horiekin zerikusia duten lanbide-jardueretan edo ikerketa-jardueretan ari diren profesionalekin.

Ikasleek aldez aurretik bisita prestatu ahal izan dezaten eta, horrela, bisita interesgarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin, ikastetxeei jardunaldian parte hartuko duten profesionalen zerrenda bidaliko zaie, eta baita guztiek aurkeztuko dituzten gaiena ere.

Profesionalek bidaltzen dizkiguten materialak www.eurekamuseoa.es webgunean argitaratuko dira, horrela ikasle eta irakasleentzako eskuragarri egon daitezen.

DATAK

Jardunaldia hobetzeko asmoz eta ikasle gehiagok parte hartu ahal izan dezaten, aurten ere bi jardunaldi antolatu nahi ditugu, lehenengoa urriaren 21ean eta bigarren azaroaren 4ean. Hori dela eta, izen emate-orrian daten disponibilitatea adieraztea eskatzen dugu.

ORDUTEGIA

9:15                   Recepción en Eureka! Zientzia Museoa.

9:30                   Aurkezpena.

9:45                   Short- communications.

11:00                 Atsedenaldia (kafea).

11:30                 Posterren erakusketa eta ikasle eta profesionalen arteko harreman zuzena.

13:00                 Agurra.

13:30                 Profesionalentzako bazkaria.

Partekatu

Beste berri batzuk