Eureka! Zientzia Museoa ekainaren 1 ean berriro ireki dugu

Albisteak, Araba

Azkenean itzuli gara! Bi hilabete eta erdi baino gehiago elkar ikusi gabe egon ondoren, gaur, ekainak 1, berriro ireki ditugu Eureka! Zientzia Museoko ateak

Zure eta zure ingurukoen lasaitasunerako, beharrezko osasun- eta edukiera-neurri guztiak hartu ditugu museoa ahalik eta ingurune seguruena izan dadin eta beti bezain bisita dibertigarria izan dezazun.

Lehenengo egun hauetan, Eureka! irekita egongo da ohiko ordutegian eta % 50eko edukiera murriztua izango du, simulagailuen aretoa izan ezik, itxita egongo baita osasun arloko agintarien jarraibideen arabera.

Erakusketa iraunkorreko moduluen % 60z gozatu ahal izango duzu, bai eta Animalia eta Planetarioaz ere. Bertan, edukieraren 1/3 gaituko dugu eta ikusleen arteko segurtasun-distantzia bermatuko dugu, betiere zureen ondoan eseri eta gure proiekzioez taldean gozatu ahal izan dezazun, 2Dn eta zuzeneko saioetan. Volta eta Darwin aretoetan eskainiko ditugun ikuskizun eta animazioetara ere joan ahal izango zara.

Gainera, aste hauetan, berrikuntzak sartu ditugu museoan. Energia Txinpartak aretoa aurkituko duzu, erabat berritua, 18 modulu berrirekin, elektrizitatearen eta magnetismoaren sekretuak ikasteko.

Azkenik, gogoratu Eureka! Zientzia Museoko instalazio guztietan nahitaez erabili behar dela maskara, zuen, gainerako bisitarien eta museoko langileen segurtasunagatik. Taldean joaten bazarete, elkarrekin egon zaitezte bisitan, eta errespetatu segurtasun-distantzia gainerako bisitariekin. Museoan gel hidroalkoholikoa banatzeko gailuak aurkituko dituzu, eskuak maiz garbi ditzazun.

Eureka! Zientzia Museoko taldea.

 

Partekatu

Beste berri batzuk