Europako 15 bazkidek eraikiko dituzte etorkizuneko robotak

Gipuzkoa

IK4-TEKNIKER robotika arloko soluzioak eraikiko dituen itun europar baten buru da. Robot hauek era eraginkor eta seguruan kolaboratuko dute industria-manufaktura zentroetan

SalaIK4-TEKNIKER_webGaur jarri da abian FourByThree izeneko proiektu europarra, robotika arloko soluzio aitzindariak diseinatu, eraiki eta probatzeko Europako 15 bazkidek osatzen duten ituna. Soluzio horiek modu efiziente eta seguruan lan egiteko gaitasuna dute, giza-langileekin batera, industria-manufaktura enpresetan. Proiektuaren iraupena 36 hilabetekoa izango da eta 6,9 milioi euroko aurrekontu orokorra du. Aurrekontu hori, Ikerketa eta Berrikuntzarako Horizon 2020 Europako Programa-esparruaren barnean, Europar Batasunak finantzatuko du partzialki.

FourByThree proiektuarekin, prezisioa eta eraginkortasuna eskaintzeaz gain, industrian erabiltzen diren robotek segurtasuna ere bermatuko dute, langilearen eta robotaren arteko lankidetza ezinbestekoa denean eta, are, lan-espazioa partekatzen dutenean, sektorean existitzen den eskari bati erantzuna emanez. Hardware eta software berritzaileak garatuko dira eta, hauei esker, FourByThree proiektuaren barnean proposatzen diren soluzio robotikoak modulukakoak, seguruak, erabilgarriak eta eraginkorrak izango dira.

Proiektua osatzen duten 15 bazkideak ikerketa-zentroak, industria- eta teknologia-oinarria duten enpresak eta Unibertsitate bat (King’s College London) dira; Espainian, Alemanian, Italian, Finlandian, Holandan eta Erresuma Batuetan kokatuak. 2015. urteko urtarrilaren erdialdera proiektua abiarazteko bilkura ofiziala egingo da Bruselan.

Euskadiren kasuan, lau enpresak parte hartuko dute FourByThree proiektuan. IK4-TEKNIKER ikerketa-zentroa proiektuaren burua da eta roboten programazio eta kontrolean duen ezagutza nahiz pertsona eta robotaren arteko lankidetzan duen esperientzia eskainiko ditu. Komat, robotika arloan espezializatutako ingeniaritza-enpresa bat da, eta integrazioaz arduratuko da. Alfa enpresak teknologia berriarekin egingo diren lau esperientzia pilotuetako bat baitaratuko du, Precision Casting (APC) izeneko bere negozio-unitatean txertatuko dena. Donostiako Prosumerlab proiektuaren hedapena egiteaz arduratuko da.

Partekatu

Beste berri batzuk