Euskadik Basque Industry 4.0 estrategia aurkeztu die Alemaniako industriako adituei

Araba

Tapia Europako kolaboratzaileen sarea osatzen ari da, Euskadi Europako industriaren abangoardian egon dadin. Euskadik eta Alemaniak metodologia bera darabilte I 4.0n teoriatik praktikara igarotzeko. Informazio, komunikazio eta elektronikaren teknologien (IKET) sektorea: industriaren etorkizunerako gakoa. Eusko Jaurlaritzak GAIA klusterra du Euskadiko industria «adimendunerako».

600x400-industria_berlinEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ordezkaritzak, Arantxa Tapia sailburua buru dela, Industria 4.0ko euskal estrategia Alemaniako industria aurreratua garatzen duten aditu eta lider nabarmenekin eztabaidatu du.

Honakoek osatzen dute ordezkaritza: Tapia sailburuak, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek, Industriako sailburuorde Javier Zarraonaindiak, Nazioartekotzeko zuzendari Ainhoa Ondarzabalek eta SPRIren zuzendari nagusi Alex Arriolak.

Arantxa Tapia Henning Kagermann jaunarekin bildu da gaur Berlinen. Henning Kagermann ACATECHeko (Zientzien eta Ingeniaritzaren Alemaniako Akademia) presidentea da, eta Gobernu Federalaren goi-teknologiako estrategiako aholkularia; izan ere, Europako iraultza digitalaren joera abangoardistenak ezagutzen ditu.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk