Euskadiko aurrerapen teknologikoaren adibideak eramango ditu aurten Basque Industry 4.0k Hannover Messera vasco

Gipuzkoa

Munduko  azoka  industrialik  garrantzitsuenean  euskal  estrategia  publiko-pribatuaren  presentzia  sendotu  egiten  da  teknologia-zentroen,  start-upen,  unibertsitate  sistemaren  clusterraren  eta  lanbide  heziketaren  parte  hartzearekin

Hannover-Messe-2018-rueda-prensa-presentacion-2Basque  Industry  4.0  Europako  azoka  industrialik  garrantzitsuena  den Hannover  Messera  itzuliko  da,  datorren  apirilaren  23tik  27ra,  eduki  berriekin  eta  estrategia  irmo  eta  sendotuarekin.  Arantxa  Tapia,  Ekonomiaren  Garapeneko  eta  Azpiegituretako  sailburuak  eta  Manu  Salaverria,  Industry  4.0  Gidaritza  Taldeko  zuzendari  exekutiboak  gaur  eman  dituzte  ezagutzera  Euskadiko  standaren  xehetasunak:  teknologia-zentroek  industriarentzat  garatutako  teknologien  adibideak, Bind  4.0  azelerazio  programan  parte  hartu  duten  start-upak,  edota  pertsonen  prestakuntza  4.0  industriaren  esparruan.  Iaz  Basque  Industry  4.0  nazioartean  aurkezteko  balio  izan  zuen  azokak;  aurten  berriz,  munduko  agertokirik  onenetakoan  bere  presentzia  sendotzeko  baliatu  nahi  da.

Euskadi  bigarren  urtez  jarraian  egongo  da  Hannover  Messe  azokan,  4.0  industrian  euskal  esperientzia  nazioartekotzeko  estrategiaren  esparruan  kokatuta.  Hannoverrera  eramango  diren  produktu,  sistema,  programa  eta  ekimenen  aurkezpenak  egingo  ditu  euskal  ordezkaritza  publiko-pribatuak,  4.0  industriaren  arloan  enpresek,  teknologia-zentroek  eta  hezkuntza  sistemak  lortutako  aurrerapenak  ezagutzera  emateko  helburuarekin.

Honela,  Euskadiko  standean  antolatutako  egitarauan  eta  azokak  antolatutako  zenbait  forotan,  euskal  4.0  industriaren  zutabe  nagusiak  azaltzeko  aukera  izango  da:  Euskadiko  Zibersegurtasun  Zentroa,  Basque  Digital  Innovation  Hub,  Bind  4.0  azeleragailu  publiko-pribatua,  teknologia-zentroen  proiektu  eta  produktuak,  4GUNE  –  Unibertsitate  Sistemako  klusterraren  xedeak  edota  Lanbide  Heziketa,  Batzorde  Europarrak  erreferentetzat  aukeratua  izan  dena.

Basque  Industry  4.0  standa

Basque  Industry  4.0  standa, Spriren  koordinaziopean,  27.pabilioian  kokatuko  da,  Global  Business  &  Markets  deitutako  espazioan  eta  140  metro  koadro  izango  ditu.  Bertan,  euskal  teknologia-zentroek  euren  teknologiak  erakutsiko  dituzte  Hannoverren,  besteak  veste:

  • Galdaketarako  adimen  prediktiboa  (IK4-Azterlan)
  • Muntaketa  aeronautikoetarako  errealitate  birtuala  (CEIT-IK4)
  • Monitorizazio  sistema  eta  Roboten  telemanipulazioa  (Tecnalia)
  • Energia-transmisiorako  monitorizazioa  eta  alerta  (Tekniker)
  • Errealitate  Areagotuko  sistema  (Vicomtech)

Honenbestez,  Euskadiko  Zientzia  eta  Teknologia  Sareko  eragile  nagusiak  ordezkatuta  egongo  dira  standean.

Bind  4.0  start-upen  azelerazio  programak  toki  propioa  izango  du;  programan  parte  hartu  duten  start-upetako  bi,  Innovae  eta  Irisbond  izango  dira  bertan  programaren  nondik  norakoak  azaltzeko  eta  lehen  mailako  enpresa  industrialekin  lan-egitea  posible  egin  duten  teknologiak  erakusteko:

  • Mantentze-lanetarako  laguntza-sistema  aurreratua  (Innovae)
  • Ingurunearen  kontrola  begien  bidez  (Irisbond)

Honez  gain,  Basque  Industry  4.0  estrategiako  zutabe  nagusiak  sustatuko  dira  standean,  hau  da  Basque  Digital  Innovatio  Hub-Euskadiko  Aktiboen  Sarea.  Bere  helburua  da  ETE  industrialen  eskura  jartzea,  modu  erraz  eta  eraginkorrean,  konektatutako  aktiboen  sarea  non  fabrikazio  aurreratuko  azpiegitura,  laborategia,  software  eta  gaitasun  zientifiko-teknologiko  berritzaile  eta  bikainak  dauden.

Euskadiko  hezkuntza  sistema  ere  standean  ordezkatuta  egongo  da,  alde  batetik  4GUNE  Unibertsitate  Sistemako  klusterrarekin  eta  bestetik  Lanbide  Heziketarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk