Euskadiko Parke Teknologikoek irudi berria estreinatu dute

Gipuzkoa

 

2014-06-30 12.39.11Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeek irudi korporatibo berria estreinatu dute. Irudi bateratua da, bertsio orokor bat duena Parke – Euskadiko Parke Teknologikoak eta beste hiru bertsio, parke bakoitzari dagokion lurralde historikoaren izenarekin.

Parke, irudi korporatibo berrian nagusi den markak letra bereizgarri bat du, “k” letra eta letra honen konposaketan “t” teknologiko bat nabarmentzen da, markari balio erantsia ematen diona. “k” letra da, hain zuzen ere, irudi berriaren elementurik biziena, indarra eta mugimendua ematen diona, Parke Teknologikoen ezaugarri diren kontzeptuak transmititzen dituena, zientzia, teknologia eta berrikuntza garatzeko lekuak bihurtzen dituzten kontzeptuak: nazioartekotzea, sormena, lankidetza, eta, nola ez, teknologia eta berrikuntza.

Markaren aplikazioak

Parke – Euskadiko Parke Teknologikoak markak hiru hizkuntza-bertsio ditu, bata euskaraz, bestea gazteleraz eta hirugarrena ingelesez. Honez gain, Parke bakoitzerako marka bat garatu da: arestian aipatutako “k” elementu bereizgarritzat hartuta, letra hori parke bakoitzaren kolore korporatiboan margotu da, alegia, gorria Araban, urdina Bizkaian eta berdea Gipuzkoan; honekin batera, bigarren maila baten, bakoitzaren lurralde historikoaren izena jarri da.

Irudi berria garai berri baterako

Irudi korporatibo berri honekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek etapa berri bati ekin diote, euren historian lehen aldiz irudi korporatibo bateratua izango duten aro berria. Honenbestez, Euskadiko Parke Teknologikoek duten funtzionamendu bateratuari marka bateratua jarri zaio.

Partekatu

Beste berri batzuk