Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea kudeaketa aurreratuari BRONTZEZKO A lortu du

Araba

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea Brontzezko A – Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta  bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Aintzatespena hurrengo abenduaren 12an banatuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian 18:30etan

A-BILIN_2018Parke teknologikoen MISIOA da Euskadin berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren eragile katalizatzaile izatea, enpresen, teknologia-zentroen eta unibertsitateen artean jakintza-trukea eta transferentzia teknologikoa bideratuz eta lagunduz, enpresa berritzaileak sortzea eta haztea bultzatuz, eta kalitatezko espazio eta instalazioak eta balio erantsia duten zerbitzuak modu jasangarrian eskainita. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea aukera 2020. urtean izango duen Plan Estrategikoan dago murgilduta. IKUSPEGI argia izango du: Euskadiko enpresa-berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren erreferente gisa eta nazioarte mailan erreferentziazko eredu gisa kokatzea.

Sareak bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean.

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu da, EAEko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko.

Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen bitartez ematen dituen aintzatespen horiek.

Sari horien helburua kudeaketako erakunde aurreratuenak identifikatzea eta aintzat hartzea da, era horretan Euskadiko sare sozio-ekonomikoa Kudeaketa Aurreratua lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakunde bakoitzaren emaitzak hobetzeko.

Aintzatespen hauek lortzeko erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du. Horretarako, EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentetzat hartzen duten Kanpo Kontraste eta Kanpo Ebaluazio zerbitzuak eskaintzen ditu.

Zerbitzu bietan, Kanpoko ebaluatzaile talde batek erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa egiten du, ikuspegi objektiboa erakutsiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.

EUSKALITeko Ebaluazio Klubak modu altruistan elkarlanean aritzen diren 2.000 zuzendarik eta teknikarik baino gehiagok osatzen dute.

Partekatu

Beste berri batzuk