Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, aurten ere, “Emakumeak, zientzia eta teknologia” ekimenarekin bat egin du
Ekimen hori APTEk (Espainiako Teknologia Parkeen Elkartea) duela hiru urte jarri zuen abian. Ekimenaren helburua zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzea da, etorkizunean zientzia edo teknologiaren espezialitatea hautatzen duten emakumezko ikasleen ehunekoa areagotzeko
Azaroko lehen astean, online formatuko jardunaldiak egingo dira; haietan, hiru euskal lurraldeetako bigarren hezkuntzako ikasleek parte hartuko dute
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, aurten ere, “Emakumeak, zientzia eta teknologia” ekimena jarri du abian, Euskadiko bigarren mailako emakumezko ikasleen artean zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen jarraitzeko. Edizio honetan, hiru lurraldeetako bigarren hezkuntzako 400 ikaslek (emakumezkoak eta gizonezkoak) baino gehiagok parte hartuko dute.
Horretarako, azaroko lehen astean, zenbait proiektu gauzatuko dira, besteak beste: Itziar Epalza Sareko zuzendari nagusiak proiektua aurkeztuko du; zientzia- eta teknologia-arloetako emakume profesionalekin online hitzaldia egingo da, eta programazio-tailerrak egingo dira. Gainera, Aptek edizio honetan egin duen lana ezagutu ahalko dute parte-hartzaileek, eta, horretarako, “Zer izan nahi duzu nagusia zarenean?” gida aurkeztuko da, emakume historikoen esposizioa eta zientzia-ikuskizuna.
Egungo egoera aintzat hartuta, edizio osoa online formatuan egingo da.