Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bat egingo du aurten ere Euskararen Nazioarteko Egunarekin

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Parkeen Sareak «Euskara lanabes, aro berrirantz” izenburupean Euskadiko erakunde publikoek bultzatutako adierazpenarekin bat egin du.

Aurten ere, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea ere bertan izango da. Sareak Euskara Plan Estrategiko bat du, Spri Taldeko enpresekin batera garatzen duena.

Sareak euskara sustatzeko hainbat ekintza egiten ditu urtean zehar, bai bertako langileen artean, bai parkeetako ekosistema osatzen duten enpresen artean.

2021eko Euskararen Eguneko adierazpen instituzionalaren arabera, “Euskara, bidelagun ez ezik, lanabes eraginkor bilakatzeko aukera paregabea dugu guztion esku. Euskara prest dugu; gure gizartea, gogotsu; gure herria, erabakia hartuta. Abia gaitezen!”

Partekatu

Beste berri batzuk