Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lankidetza eta negozio aukerak sustatzen ditu Johnson & Johnsonekin Osasun sektoreko bere enpresentzat

Albisteak, Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak jardunaldi profesional bat hartu du, bere K · business zerbitzuaren barruan, eta, bertan, enpresek bilera pertsonalizatuak egin dituzte Johnson & Johnson Innovationeko arduradunekin

Jardunaldian, Parkeetako 34 enpresa eta erakundetako 43 pertsonak hartu dute parte, Osasunaren Zainketan aritzen diren konpainia nagusiekin lan egiteko eta lankidetzan aritzeko gakoak ezagutzeko asmoz

Donostiako Campusean dagoen Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusiak jardunaldi profesional bizia jaso zuen, Johnson & Johnson multinazionalarekin lankidetza eta negozio aukerak bilatuz. Topaketa Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatu du, K · business programaren bidez enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu bereizgarrien barruan.

Jardunaldiak interes handia piztu du osasun-sektoreko enpresen artean, eta bi fasetan banatu da. Goizean, Antonio Gómez Johnson & Johnson Innovationeko bazkideak, bilera pertsonalizatuak egin ditu multinazional estatubatuarrarekin lankidetzan aritzeak sor lezakeen interesaren arabera hautatutako Parkeetako 11 enpresatako ordezkariekin.

Horrela, konpainia amerikarrak gogorarazi du programatutako bilerez gain euren aldetik interes handia dagoela agenda mugatuta egoteagatik bilera horietara iritsi ezin izan diren enpresekin bilerak egiteko, eta, beraz, etorkizun hurbilean haiekin harremanak izatea aurreikusten dutela. Izan ere, Parke Sareak K · business jarduera horretarako 65 bilera-eskaera jaso ditu guztira.

Hauek izan dira Johnson & Johnsonekin banakako bilerak egiteko aukera izan duten erakundeak: Biobide, Cyber Surgery, Miramoon Pharma, Zelula biopharma, CIC bioGUNE, Mikrobiomik Healthcare Company, Nanobiocel, Legit Health, Tecnalia, Achucarro Basque Centre for Neuroscience eta Tekniker.

Arratsaldean, “Osasun-sektoreko enpresa batekin lankidetzan aritzeko gakoak” gaiari buruzko prestakuntza-saioarekin jarraitu du jardunaldiak. Ingelesez eta multihub formatuan  eman den workshop horretan Parkeetako 30 erakundetako 39 pertsonak hartu dute parte. Donostiako Zientzia eta Teknologia aukeratu da ekimen hori aldi berean egin duten kontinenteko beste hiri batzuekin elkarreraginean dagoen estatuko nodo bakartzat. Beste hiriak horiek izan dira: París, Milán, Utrecht, Lisboa, Allschwil-Basilea edo Manchester.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak hirugarren aldiz antolatu du erreferentziazko enpresa multinazionalak euskal ekosistemarekin lotzeko diseinatutako “K·business Leader” jardunaldia. Lehenengoa 2019an egin zen, Rocherekin, eta bigarrena, 2020an, hori ere Johnson & Johnsonekin.

Bilera honi dagokionez, bilerak, Johnson & Johnson Innovation-en, osasunaren zainketaren arloan ekintzailetza bultzatzen duen multinazional estatubatuarraren sekzioaren, bitartez bideratu dira. Bilera pertsonalizatuak eta prestakuntza-saioa Antonio Gómezek egin ditu, konpainiaren Espainiarako Kanpoko Berrikuntza Partnerrak, ikerketa biomedikoko ekosistemaren barruan kontaktuen sarea aztertzeaz eta mantentzeaz eta Johnson & Johnsonekin lankidetzak ezartzea errazteaz arduratzen denak.

Partekatu

Beste berri batzuk