Euskadiko Parke Teknologikoen sareak Parkeen Munduko Topaketan hartu du parte Hego Korean

Gipuzkoa

 

Francisco  Berjon, Euskadiko  Parke Teknologikoen sareko presidenteak, IASP eta Daedeok Innopolis parke korearrak antolatutako Munduko  parke zientifiko eta teknologikoen XXVII. Topaketan hartu du parte.

 

57 herrialdetatik bertaratutako 1.000tik gora pertsonak hartu dute parte maiatzaren 23tik 26ra Hego Koreako Daejeon hirian egindako jardunaldietan. Besteak beste APTEko kide diren 17 parke zientifiko eta teknologikoetako ordezkariz osatutako espainiar ordezkaritza, hauen artean Euskadiko Parke Teknologikoen sarea.

Topaketaren gai nagusia Global Green Growth izan da; izan ere, gai hau abiapuntutzat hartuz, zientziak eta teknologiak ingurumenaren babesari eta bere etorkizunari buruz duten kezkaren inguruko gogoeta egin nahi izan da berton.

Jardunaldietan zehar, APTEko presidente Felipe Romerak eta elkarteko presidenteordeek, Francisco Berjonek besteak beste, bilera izan dute Koreako Yellow Sea Free Economic Zone (YESFEZ) elkarte nazionalarekin. Bileraren helburua honako hau izan da: elkarte korearrak dituen 5 gune teknologikoetan espainiar enpresak ezartzeko dauden laguntzak ezagutzea.

Era berean, APTEk lankidetza hitzarmena sinatu du Daedeok Innopolis Koreako parkean kokatutako S&T Global konpainiarekin. Hitzarmen honen bidez enpresa honen eta APTEko kide diren parkeetako enpresen artean teknologia transferentziaren esparruko ekintzat abiarazi nahi dira, hain zuzen ere elkarlanean I+G proiektuak martxan jartzeko.

 

Partekatu

Beste berri batzuk