Euskadiko Parke Teknologikoetako Sareak INSPIRA STEAM aurkeztu du Sareko enpresen aholkulariek proiektuarekin bat egiteko

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Jardunaldiak Euskadiko hiru Parkeetan egin dira. Horietan izan dira INSPIRA STEAM 2018an parte hartu duten zenbait aholkulari.

Inspira STEAM Euskadin proiektu aitzindaria da eta nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa bultzatzea du xede. Ekimenak ikerketa-, zientzia- eta teknologia-munduko emakume profesionalek eskaintzen dituzten sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzak ditu oinarri.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoa Parkeek hainbat jardunaldi antolatu dituzte Sareko enpresei INSPIRA STEAM programa aurkezteko eta Parkeetako enpresetako aholkulariek proiektuarekin bat egiteko. Programa hori Deustuko Unibertsitateak jarri zuen martxan. Emakumeek zientzian eta teknologian betetzen duten rolari babesa ematea da Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen 2017-2020 Plan Estrategikoko ildo estrategikoetako bat.

INSPIRA STEAM Euskadin proiektu aitzindaria da eta nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa bultzatzea du xede. Ekimenak ikerketa-, zientzia- eta teknologia-munduko emakume profesionalek eskaintzen dituzten sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzak ditu oinarri. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) bultzatzeko proiektu batean taldeko mentoring-eko teknika erabiltzen den lehen aldia izango da hau.

Parkeetan izandako jardunaldiek Sareko bertako eta horien enpresetako aholkularien testigantza eta esperientziak izan dituzte. Horrela, Arabako Parke Teknologikoan, Giroa-Veolia enpresako Vanesa Martínezek hartu du parte, Bizkaian Ainhoa Ayestaranek, Bizkaiko Parkeko obra-teknikariak, eta Gipuzkoan, Irantzu Llarena CICbiomaGUNE-ko plataforma teknologikoko arduradunak hartu du parte.

Proiektuaren bigarren edizioan, 104 emakumeren laguntza izan du; horien artean, Itziar Epalza Euskadiko Parkeen Sareko zuzendari nagusia. Horiek, boluntarioki, aholkulari gisa jardun dute. Guztiak zientzialariak eta teknologoak dira eta hainbat esparrutan egiten dute lan: akademikoa, enpresa arloa, ikerketa, kudeaketa eta abar. Horri esker, EAE osoko 44 ikastetxe baino gehiagotako 1.000 neska baino gehiagok 7 lan-saiotan hartu ahal izan zuten parte. Bertan, hainbat gai landu ziren: gure inguruko estereotipoak, lana edo emakumeak eta zientzia Historian zehar. Aholkularien eta neskatxen arteko topaketen bidez, zientzian eta teknologian lanbideei buruzko zalantzak eta eragozpenak argitzen lagundu nahi da, baita motibazioak argitzen eta aipatutako ibilbide profesionala abiatzeko haien autoestimua finkatzen ere, hala nahi baldin badute.

INSPIRA STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatuko proiektua da, Innobasqueren laguntza du Euskadin, Edenwayrena Katalunian, CIONETena Madrilen, UCArena Cadizen, Vigoko Unibertsitatearena Galizian eta hiru foru aldundien finantzazioa: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba, baita BBK eta Roche-rena ere.

Informazio gehiago nahi edo proiektuarekin bat egin nahi izanez gero, informazio guztia hemen topatuko duzu: http://inspirasteam.net/

Partekatu

Beste berri batzuk