Euskal bioenpresak bere kredentzialak aurkeztu ditu

Gipuzkoa

Basque Biocluster-en 28 enpresa bazkide biltzen dira, 268 milioi € fakturatzen dutenak eta zuzeneko 1.632 enplegu eskaintzen dituztenak. Maiatzaren 21ean egin zen Basque Biocluster-en Ohiko Batzar Orokorra Bizkaiko Teknologi Parkean eta bertan izan zen Bernabe Unda, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua.

28 enpresa bazkide, bere 45 filialak barne, 1.632 enplegatu, 268 milioi euroko fakturazioa (horietatik 211 esportazioen bidez) eta 31 milioi euroko I+G+B-ko inbertsioa. Zifra horiek ditu erakusteko Basque Biocluster-en inguruan duela bi urtetik hona bildu den bioteknologiako enpresen euskal sektore gorakorrak.

Horra hor sektoreko euskal enpresek maiatzaren 21ean egindako Bazkideen Ohiko Batzar Orokorrean aurkeztuko dituzten datu batzuk. Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkari hurbildu ziren Bizkaiko Teknologi Parkean egindako ekitaldira, besteak beste, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Unda, Berrikuntza eta Teknologi sailburuorde Juan Goicolea eta Kabinete, Plangintza eta Estrategia sailburuorde Pedro Gomez Damborenea. Basque Biocluster erakundetik parte hartu zuten María Luisa Lucero de Pablo presidenteak eta enpresa bazkideetako arduradunek.

2010eko urrian sortu zenetik, Basque Biocluster-ek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du Sektore Klusterrak Programaren bitartez, eta hain zuzen programa hori da euskal lehiakortasun ereduaren zutarrietako bat.

Topaketan zehar, bioenpresek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi zioten bultzatu egin behar dela bere hastapenetan laguntza behar duen sektore hau, zeina erabakigarria izango baita euskal produkzio eredua eraldatzeko, balio erantsi handiko produktuak, nazioartekotze handia eta goi-mailako kualifikaziodun enplegua sortuko dituelako. Enpresek Jaurlaritzari adierazi zioten atzerrira irten behar dutela indartzeko eta euskal gizartean hedatu behar dutela beren jarduera.

Basque Biocluster-ek baita ere azaldu zuen fakturazioaren %80 beste merkatu batzuetan egiten badu ere (salmenta gehienak gaur egun Espainian egiten ditu), enpleguaren %80 Euskadin kontzentratzen duela. Orain, zailtasun ekonomiko handiko testuinguru orokor honetan, atzerriko merkatuen aldeko apustua egin du sektorea sendotzeko eta horretarako nazioarteko liderrekin lehiatu behar du eta haiekin lankidetzan jardun behar du.

Sektorean gaur egun enpresa txiki eta ertainak dira nagusi eta, finantza aldetik ahulak diren arren, intentsiboak dira goi-mailako kualifikaziodun langileetan eta ikerketan eginiko inbertsioan. Horregatik, epe ertain eta luzerako apustua egiten dute beti.

Basque Biocluster-i buruz

Basque Biocluster irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 2010eko urriaren 27an sortu zena, helburutzat harturik, batetik, administrazio publikoekin eta biozientzien esparruko beste erakunde batzuekin batera enpresa bazkideen interesak koordinatzea, ordezkatzea, kudeatzea, sustatzea eta defendatzea eta, bestetik, garatzen, hazten eta nazioartekotzen laguntzea bazkideei eta EAEko biozientzien sektoreari.

Enpresa bazkideak 28 dira (filialak ere kontuan hartuz gero 45) eta nahiko gazteak denak, batez beste 5-10 urte baitituzte. Gehienek (%59) gizakien zein animalien osasunari aplikatutako bioteknologian dihardute lanean. Beste enpresa batzuk nekazaritza eta elikagaien sektorera, kosmetikarenera, kudeaketara, zerbitzu transbertsaletara eta abarretara zuzentzen dira. Jarduera eremuen artean aipatzekoa da diagnostikoa, garrantzi handikoa da eta.

Enpresa bazkidearen profila antzekoa da, 10 eta 20 langile bitarte dituen ETE bat baita, baina mikroETEak eta enpresa nahiko handiak ere elkartekide dira. Enpresa berritzaileak dira, guztiz berritzaileak diren produktu eta zerbitzuak sortzeko gai direnak eta jabetza industrialeko oinarri sendoa dutenak.

Partekatu

Beste berri batzuk