Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk jarri ditu martxan euskal enpresei laguntzeko lehenengo 10 programak

Bizkaia

  • Lehenengo programa horien bidez guztira 89 milioi eurotik gorako laguntza publikoak emango dira.
  • Berrikuntza, teknologia, ekintzailetza edota finantzaziorako laguntzak dira.

Spri_laguntzak_webEuskal enpresek eta industriak dagoeneko eskura dituzte SPRI Taldeak 2014an martxan jarriko dituen lehenengo 10 laguntza programak. Guztira, 89,43 milioi euroko gastu publikoa egingo da eta laguntza horiek hainbat jarduera esparrutara zuzenduko dira, hala nola berrikuntzara, ekintzailetzara, teknologiara, elektronikako eta informazio eta komunikazioko teknologietara (EIKT), enpresen finantzaketara eta industri makinak berritzera.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpe dagoen SPRI Taldeak (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) www.spri.es webgunean eskaintzen ditu euskal enpresentzat diseinatutako laguntza eta zerbitzu guztiak. Domeinu horren bitartez kontsultatu eta eskuratu daitezke aipatu laguntza programak, eta baita ere euskal enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen zerbitzu eta eduki guztiak (jardunaldiak, aurkezpenak, argitalpenak…).

Teknologia

Hala, dagoeneko zabalik dago Etorgai, Gaitek eta NETs teknologia programetan eskaerak aurkezteko epea, zeintzuetan 69,1 milioi euro inbertituko baitira.

–       Etorgai Programa. 29 milioi euro. Otsailak 28ra arteko epea du industri ikerketako eta garapen esperi­mentaleko proiektu integratuak –izaera estrategikokoak– gauzatzera bideratutako laguntzak eskatzeko. Hauek dira jarduera eremu zientifiko-teknologiko estrategikoak: biozientziak, nanozientziak, energia alternatiboak eta Garraio adimendunerako elektronika.

–       Gaitek. 36,3 milioi euro. Honek ere otsailak 28ra arteko epea du produktu berriak garatzera eta produktu berriak garatzeko I+G+B jarduerak barne hartzen dituzten proiektuen sustapenera soilik bideratutako proiektuetarako laguntzak eskatzeko.

–       Nets. 3,8 milioi euro. Oinarri zientifikoa eta teknologikoa du­ten enpresak merkaturatzeko helburua duten I+G proiektuetarako laguntzak.

Berrikuntza, Ekintzailetza eta Finantzaketa industriala

Gainera, SPRIko Administrazio Kontseiluak joan den ostiralean beste zazpi programa onartu zituen, datozen asteetan zehar Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren indarrean sartuko direnak. Une horretatik aurrera, posible izango da www.spri.es atarian laguntza eskaera egitea, lehen azaldu dugun bezala.

Berrikuntzako eta IKTen arloko programak

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Berrikuntzari laguntzeko garatu duen estrategia berriak Innobideak du izena eta haren barruan sartzen dira Lehiabide eta Kudeabide programak.

–       Lehiabide: 2 milioi euroko zuzkidurarekin, programa honen helburua da  laguntzak ematea garatzeko, hazteko eta nazioarteko merkatu berrietara sartzeko asmo sendoa duten enpresetan lehiakortasuna hobetzeko ekintzak garatzeko. Hala, programa honen bidez jarduera desberdinak babestuko dira, esaterako, negozio eredua birdefinitzea, produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea eta enpresa arteko integrazio edota lankidetza prozesuetatik eratorritako antolakuntza egitura berriak diseinatzea, helburutzat harturik tamaina egokia lortzea lehiatzeko eta berritzeko. Martxoan argitaratuko da eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

–       Kudeabide: Foru Aldundiekin eta Euskalitekin lankidetzan, 1,63 milioi euroko aurrekontuarekin eta aurrekoaren epe berdinekin, programa honek helburutzat du euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea Kudeaketa Aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatuz eta ezarriz alderdi hauetan: enpresa estrategian, bezeroekiko harremanetan, hautaketa prozesuen hobekuntzan, enpresaren lan sozialean, berrikuntzan eta emaitzen ebaluaketan.

–       +Digitala@: programa honen barruan dauden bi ekimenek 3,65 milioi euroko zuzkidura dute eta beren helburua da barne prozesuak eta bezero, hornitzaile edo administrazioekiko harremanak digitalizatzeko lanak bultzatzea ETEetan (Hobeki+digital@) eta enpresa elkarteetan (Lankidetza +digital@). Eskaerak aurkezteko epea otsailean zabalduko da, lehenengoa irailaren 23an amaituko da eta bigarrena, berriz, urriaren 30ean.

Ekintzailetzako programak

–       Ekintzaile programa.  1,75 milioi euro industriaren sektoreko edota industriarekin lotutako zerbitzuen sektoreko oinarri teknologikoko eta Enpresa eta Berrikuntza Zentro (EBZ) baten tutoretzapeko enpresa proiektu berriei  laguntza finantzarioa emateko, hasi negozio ideiaren heltze fasetik eta enpresa martxan jartzeraino.

–       MiniConnect programa. Laguntzak hazteko potentziala duten industri enpresa berritzaileek garatutako enpresa proiektuentzat. 0,8 milioi euro hazteko gaitasun handia duten enpresa proiektu gazteak azkartzeko.

Finantzaketa lortzeko eta makinak berritzen laguntzeko programak

–       AFI programa. Laguntza finantzarioa ibilgetu ukiezin edota material berrietan inbertsioak egiteko, eta sektore industrialean zirkulatzailea finantzatzeko. Milioi 1 euro euskal enpresa txiki eta ertainen inbertsio proiektuak bideratzeko.

–       Renove Makina Industrialak programa. 9,5 milioi euro, Euskadiko ETEek makina berriak erosi eta beren modernizazioa, segurtasuna eta produktibitatea sustatu dezaten. Atzeraeraginezko izaera izango du 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.

 

Partekatu

Beste berri batzuk