Eusko Jaurlaritzak Londreseko bulegoa inauguratu du eta Merkataritza eta Inbertsioetako ministro Greg Handsekin bildu da

Ministroarekiko  bilera  enpresek  Brexitaren  aurrean  bizi  duten  ziurgabetasun-unean  iritsi  da. Bulegoa  funtsezkoa  izango  da  Erresuma  Batuan  euskal  enpresen  presentzia  indartzeko. Londresen  kokatutako  multinazional  handien  eta  euskal  ETE-en  artean  dauden  lankidetza-aukerak  azpimarratu  ditu  sailburu  Arantxa  Tapiak. Londreseko  bulegoa  Euskadiko  nazioarteko  sarearen  16.a  da.

Tapia-3Londreseko  bulegoa  gaur  inauguratu  dute,  12:00etan  (Londreseko  ordua),  Ekonomiaren  Garapeneko  eta  Azpiegituretako  sailburu  Arantxa  Tapia,  Industriako  sailburuorde  Javier  Zarraonandia  eta  SPRIko  zuzendari  nagusi  Alex  Arriola  bertan  zirela.  Haiekin  izan  dira  International  Trade  &  Investment  London  &  Partners  (eraikin  horretan  egingo  da  bulegoraren  inaugurazioa)  agentziako  zuzendari  David  Slater  eta  Simon  Blagden  parlamentari  britainiarra,  baita  Erresuma  Batuan  presentzia  duten  euskal  enpresen  hainbat  arduradun  ere.

Irakurtzen jarraitzea