Eusko Jaurlaritzak ZTBES berrantolatu du, merkatura gehiago hurbildu eta enpresa eta gizartearentzat emaitza hobeak lortzeko asmoz

Bizkaia

  • Berau arautzen duen Dekretua aldatuko da, sistemaren produktibitatea bere osotasunean areagotzeko
  •  Diseinu berriaren bitartez, ZTBESren garapen teknologikoa egungo % 37tik 2020an %48ra handitzea espero da
  •  Eragile bakoitzaren emaitzak zehatzago neurtuko dira, ekonomia produktibora egindako ekarpenaren arabera
  •  Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila I+Garentzako laguntza-programak berrantolatuko ditu, merkatuko emaitzak lehenesteko

Tapia_Hernaez_BilbaoHedabideekin egindako bilera batean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen Berrantolaketarako Eusko Jaurlaritzaren funtsezko elementuak aurkeztu ditu; gakoak azken hileotan prestatu dira, Sarea osatzen duten eragileekin batera.

Tapiak adierazi duenez, “Euskadik lehiakortasunerako berezko ereduari eutsi dio azken hamarkadetan, baina egokitu beharrean dago gaur egun, erronka sozioekonomiko berriei aurre egin ahal izateko. Horretarako, ZTBESaren azpisektore teknologikoa osatzen duten eragile guztiak ekonomiko produktibotik gertuago kokatu ditugu, merkatuko gertuago, euskal enpresa eta gizarteari ezagueraren helarazpen handia bermatzeko helburuz.

Berrantolaketa horren ondorioz, 221/2002 Dekretua aldatu egingo da, eta bertan bilduko dira ZTBESko eragileek kontuan hartu beharreko irizpide eta helburu berriak; horiek, nagusiki, merkatutik gertuago dagoen jarduerak abian jartzea dute oinarri, baita enpresa eta gizartearentzat emaitza hobeak lortzea, garapen teknologikoa areagotzea eta finantziazio publiko-pribatu orekatuagoa izango duen nahasketa eskuratzea ere.

Merkatu gehiago, espezializazio gehiago eta I+G lankidetza berria

Zehazki, berrantolaketa honetan ezarriko diren helburuak honako hauek dira:

1.      Merkatutik gertuago egongo den zientzia- eta teknologia-jarduera garatzea, herrialde lehiakorrenen ildotik, enpresa-ehunaren beharrizanei erantzuna emateaz gain. Horretarako, garapen teknologikoaren garrantzia %37tik %48ra areagotzea eta I+G jardueraren nahasketa orekatzea.

2.      Ikerketa-jarduera Euskadiko espezializazio-esparruetan kontzentratzea, produktibitatea eta kalitatea areagotzeko asmoz, eta, horretarako, berariazko helburuak ezarri eta eragile bakoitzaren eta Sare osoaren espezializazio-maila neurtuko da.

3.      ZTBESaren bikaintasuna hobetzea, hau da, eragile bakoitzak amaierako emaitzei egiten dien ekarpena ahalik eta hoberena izatea. Horretarako, nazioarteko erreferentzietan oinarritutako aginte-mahaiaren bitartez definituko dira.

4.      Merkatura zuzendutako lankidetzazko ikerketa garatzeko gaitasuna indartzea, ezaguera-ekoizpen ez linealeko eredu berriak ezartzeko, horiek ZTBESko eragileek egindako ikerketen eraginkortasunari laguntzeko.

Zergatik berrantolatu nahi da zentzu horretan?

Euskadi goi-mailako berrikuntzan buru diren Europako herrialdeetatik hurbil badago ere, eta gure helburua “jarraitzaile” izatetik “buru” izatera igarotzea bada ere –Lehiakortasunerako azken Txostenak dioen moduan–, Euskadin azken urteotan gertatutako bilakaeraren ondorioz, I+G jarduera alde batera utzi da, garapen teknologikotik hasi eta aplikatutako ikerketara arte.

Ondorioz, merkatua bera I+Gtik urruntzean, I+G bera finantzatzeko egitura aldatu egin da, eta inbertsio publikoak ez du izan baliabide pribatuak edo finantziazio osagarria mugiarazteko gaitasunik.

Azken batean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ZTBESak (Zentro teknologikoek eta Ikerketa Zentro Kooperatiboek) beren I+G jarduera alde batera utzi dute, Garapen Teknologikotik Aplikatuta Ikerkuntzara eta orain da sistemaren produktibitatea areagotzeko jarduera-nahasketa berreskuratzeko unea.

Finantziazioa: “Zenbat galderari erantzutea baino, garrantzitsuago izango da zertan eta nola galdetzea”

Euskadik I+Garen gastuaren hazkuntzari eutsi dio EAEn, baina orain Eusko Jaurlaritzaren apustua inbertsio hori berbideratzea da, garapen teknologikoa lehenetsiz, hartara inbertsio osagarri pribatua erakartzeko.

Beharrezkoa da Sareak ikerkuntza-nahasketa orekatzea, garapen teknologikoa indartuz, herrialde lehiakorrenetara hurbildu eta, gainera, osagarritasuna hobetzeko. Horrek EAEko I+G gastuaren hazkuntzari modu eraginkorragoan eusten jarraitzea ahalbidetuko luke, emaitza eta produktibitate hobea lortzeko.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailetik, finantziazio-programak egokituko dira, eragileek garapen teknologikoari egindako laguntza areagotzeko, honako helburu zehatz hauek lortzeko asmoz:

•        Zentro Teknologikoen Garapen Teknologikoaren kalkulatutako pisua, egungo %10etik, 2020an % 30era haztea.

•        Ikerketa Kooperatiboko Zentroen Teknologikoen Garapen Teknologikoaren kalkulatutako pisua, egungo %1etik, 2020an % 10era haztea.

RIS3-arekin lerrokatutako ZTBES

Bigarren lan-ildoaren helburua da ZTBESaren jarduera Euskadiko espezializazio-esparruetan kontzentratzea, industria-gaitasun hobeak ditugun baliabideetan. Beraz, gehienezko irabaziak lor daitezke sistema osoaren produktibitatea eta iraunkortasun ekonomikoa areagotzen badira.

Espezializazio-esparru horiek ZTBPean definitu ziren eta duela gutxi berrikusi dira, hiru lehentasun bertikal bilakatzeko –RIS3 proiektuan identifikatuak–, honako hauek: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Biozientziak-Osasuna.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak “Espezializazio Adierazle” bat garatuko du eta eragile bakoitzak duen espezializazio-maila neurtuko du, Sare osoaren espezializazio-mailarekin alderatuta.

Goi mailako bikaintasuna duen ZTBES

Azken lan-ildoak bikaintasun kontzeptuarekin du lotura, hau da, eragileei karakterizazio-adierazle bakoitzean eskatzen zaien jomugarekin. Ildo hori garatzeko, Sarearen aginte-koadro bat planifikatuko da eta eragileei hedatuko zaie.

Zehaztutako adierazle bakoitzari lotuko zaio, beraz, bikaintasun-balio bat eta hori zehazteko Goi-mailako Berrikuntzako herrialdeetako balioak hartuko dira erreferentzia modura.

ZTBES eredu berria, ekoizpen-eredu berrientzat

Ekoizpen-eredu berriak kontuan hartuta, ZTBES merkatura egokitzeak eragileen arteko ko-sorkuntzarako formula berriei eustea eskatzen du eta, beraz, ezaguera-ekoizpen eredu linealetik –eragileek sortu eta ondoren transferitzen denetik–, Sistemako eragileek ezaguera ko-sorkuntzako eredutik sortzen duten eredura igarotzea da.

Lankidetza-harreman berri horiek eragileen arteko Lankidetzarako lau mailari egiten diote erreferentzia, enpresekin harremanetan izateko eredua: Merkatura transferentzia, I+Garen nazioartekotze-maila eta ZTBES osatzen duten azpisistema ezberdinen arteko harremana.

Aginte-koadroa, SAREAREN emaitzak neurtzeko

Berrantolaketa honen irizpide, eskakizun eta helburuek baliabide publiko eta pribatuak gehiago neurtzea eragingo du eta, horretarako, aginte-koadro bat diseinatu da, eragile bakoitzaren produktibitate-maila neurtzeko hainbat adierazle, besteak beste, barne hartzen dituena.

Adierazle horien artean kontuan hartuko dira, besteak beste, eragile bakoitzaren jarduera-nahasketa, teknologia-oinarriko enpresa berrietan sortutako lanpostu kopurua, teknologia-oinarriko enpresa berrien fakturazioa edo euskal enpresak barne hartzen dituzten nazioarteko proiektuak.

ZTBS arautzen duen Dekretu berria, 2014 urte amaierarako

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileen jarduera arautzen duen 221/2012 Dekretua aldatuko du; bertan, azpisistema teknologikoaren eragileen sailkapena aldatuko da.

Gaur egun, 9 kategoria ditu eta, aldatzean, 4 kategoriatan banatuko dira:

  1. Ikerketa Kooperatiboko Zentroak
  2. Zentro teknologikoak:

–      Sektore anitzekoak

–      Sektorekoak

  1. Enpresa Ikerkuntza eta Garapenerako unitateak
  2. Eskaera-eskaintzarako Bitartekaritza Eragileak

ZTBESaren azpisektore teknologikoa: merkatura hurbiltzea eta espezializazioa

Ondorio gisa, esan dezakegu I+Garen egungo eragile-mapa bi parametroetan oinarrituta dagoela:

•        “Merkatutik hurbil egotea” (ardatz horizontala). Berrantolaketa egituratzeko erabili den lehen ildoari egiten dio erreferentzia, eta I+Garen 3 jarduera-mota abiapuntu hartuta irudikatzen da: oinarrizko ikerkuntza, aplikatutako ikerkuntza eta garapen teknologikoa.

•        Espezializazioa (ardatz bertikala). Berrantolaketarako bigarren ildoari egiten dio erreferentzia. (Adierazi behar da hirugarren ildoa, bikaintasuna, ez dela grafikoki irudikatu, helburua baita eragile guztiek % 100 eskuratzea 2020an).

Eragile-mapa berri horretan ZTBES osatzen duten kategoria guztiak irudikatu dira. Hala ere, eta proiektu honen irismena kontuan hartuta, azpisistema teknologikoari eta berrikuntzarako azpisistemari lotutakoak baino ez dira aldatu, eta gainerako azpisistemetan eragileentzat aurreikusitako bilakaera txertatzea falta da.

Kategoria bakoitzari dagozkion xedea eta helburuak

Egoera berri horretan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eragile bakoitzak (Ikerketa Kooperatiboko Zentroek, Zentro Teknologikoek, enpresetako I+G unitateek eta Bitartekaritza Eragileek) eskuratu beharreko xedea eta helburuak ezarri ditu, baita jarduera-nahasketa eta finantziazio-nahasketa ere.

Denen helburua izango da garapen teknologikoko jarduera handitzea.

Finantziazioari dagokionez, finantzazio-nahasketaren berregokitze txiki bat aurreikusi da, eta nabarmentzekoa da Ikerketa Kooperatiboko Zentroen kasuan, egungo finantziazio pribatua areagotu beharko dutela. Bestalde, Zentro Teknologikoen eta enpresetako I+G Unitateen finantziazio-nahasketa bere horretan geldituko da, garapen teknologikorako egoera hobea aurreikusten bada, betiere.

Partekatu

Beste berri batzuk