64 Bis eta Tax Lease: Itzuli beharrik gabeko finantzaketa-formulak zure teknologia- eta ikerketa-proiektuetarako

Ekitaldiaren datak eta ordutegiak

Vitoria-Gasteiz Campusa – Maiatzak 21, asteazkena – 9:00etatik 11:30era

Zamudio/Derio Campusa – Maiatzak 22, osteguna – 9:00etatik 11:30era

Donostia Campusa – Maiatzak 23, ostirala – 9etatik 11:30etara

I+G+B gotorleku estrategikoa da gizarte gisa dugun etorkizunerako, gure lehiakortasuna, garapen teknologikoa eta hazkunde ekonomiko jasangarria bultzatzen baititu. Berrikuntzan inbertitzeak aukera ematen die enpresei eboluzionatzeko, merkatu globaletara sartzeko, beren autonomia teknologikoa indartzeko eta, are gehiago, erresilientzia ekonomikoa izateko nazioarteko krisi- edo aldaketa-egoeretan. Hala ere, enpresek I+G+Bko jarduerak garatzeak eskatzen duen ahalegin ekonomiko handiak esan nahi du administrazioek eta erakundeek konpromisoa eta laguntza behar dutela horrek dakarren zama ekonomikoa arintzeko.

Hain zuzen ere, I+G+Brekiko konpromisoa gauzatzeko helburuarekin, zerga-administrazioek zerga-pizgarriak jartzen dituzte zergadunen zerbitzura, hala nola sozietateen gaineko zergari buruzko foru-arauen 64Bis artikuluan jasotakoa, edo Tax Lease bezalako egiturak, I+G+Bko proiektuak garatzen dituzten erakunde intentsiboek proiektu horiek gauzatzeko finantzaketa ez-itzulgarria eta atzeratzailea lor dezaten.

Egitaraua

9:30   Ongietorria

         Euskadiko Parke Teknologia

9:40    Zerga-pizgarri

Elixabet Fontaneda eta Alex Linacisoro

Lawesomeko Zerga Arloa

  • Zer mekanismo edo pizgarri fiskal daude I+G+Bko proiektuen ordezko finantzaketa bilatzeko?
  • 64Bis
    • Zertan datza zerga pizgarri hau?
    • Nork har dezake parte?
    • Zein dira araudiak aplikatzeko eskatzen dituen baldintza formalak?
    • Adibide praktikoa.
  • Tax Lease:
    • Zer da Tax Lease?
    • Nola ezartzen dira horrelako egitura fiskalak?
    • Adibide praktikoa.

11:15 Galderak

11:30  Saioaren amaiera

Norentzat:

Oinarri teknologikoa edo berritzailea duten enpresak, I+G+Bko enpresa intentsiboak, zentro teknologikoak eta ikerketa-zentroak, eta zerga-kredituak eskuratu nahi dituzten tamaina jakin bateko erakundeak.

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data

2025-05-21 - 23

Ordua

09:30 - 11:30

Kokapena

Parque Tecnológico de Euskadi
Kategoriak

Partekatu

Beste ekitaldiak