Aniztasuna zure enpresan, hazteko aukera bat
Zure taldea aberasteko aukera bat da!
Euskadiko Parke Teknologikoak eta BBK Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute datorren otsailaren 18an, 09:00etan, Zamudio/Derio Campuseko 101. eraikineko XO aretoan. Bertan, desgaitasuna duten pertsonak laneratzen laguntzeko laguntza-programak eta esperientziak ezagutaraziko dira. Programa horien parte diren langileen eta enpresen kasu praktikoak ezagutuko ditugu.
BBK Enplegu Inklusiboa programa bat da, Bizkaian enplegu lagunduko programetan lan egiten duten gizarte-erakundeekin aliatuta, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatu nahi duena.
Horren helburua da ATEAK IREKITZEA, desgaitasunen bat duten pertsonek AUKERA GEHIAGO IZAN ditzaten lan-merkatu arruntera sartzeko eta beren bizi-proiektu independentea garatzeko, gizartearen, enpresen eta familien artean NORMALIZATUZ erabateko laneratzea.
Aniztasuna zure enpresan, hazteko aukera bat.
PROGRAMA
Ongi etorria
Itziar Epalza (Euskadiko Parke Teknologikoko zuzendaria nagusia)
Nora Sarasola (BBK Fundazioan Gizarte arloko zuzendaria ) BBK Enplegu Inklusiboa programaren aurkezpena.
Programa irudietan
Langileen eta enpresen testigantzak (Biolan eta ITP Aero)
Erakundeen prozesua
Galderak eta amaiera