ARRISKU-KAPITALA: Finantzaketa zure neurrira Euskadiko Parke Teknologikoan
Gure ekosistemako enpresei hazten, beren negozio-proposamena sendotzen eta merkatu berrietara hedatzen laguntzeko asmoz, Euskadiko Parke Teknologikoak gure ingurunean presentzia duten arrisku-kapitaleko hainbat funts eta inbertitzaile ezagutzera emateko jardunaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Ekitaldia abenduaren 3an izango da, 9:30ean, Euskadiko Teknologia Parkeko Donostiako campusean.
Ponentziak amaitzean, hala nahi duten enpresak erakunde hizlariekin bildu ahal izango dira. Bilera eskatzeko, hurrengo estekanaurkituko duzuen dokumentua bete behar da, eta izena emateko formularioan horretarako prestatutako gunera igo.
PROGRAMA
9:30 Ongietorria
- Euskadiko Parke Teknologikoa
9:35 Kapital pribatuko funtsak
- Orza, Inbertsio Zuzeneko Erakundea
Miren Urbieta, Inbertsio-analista
- Columbus Venture Partners
Javier Garcia, Bazkide Sortzailea
10:45 Galderen txanda
11:00 Atsedenaldia/Kafea
11:30 Aldebiko topaketak