Gijóngo Zientzia eta Teknologia Parkeko erakundeekin negozio-aukerak
Azaroaren 19a, osteguna
09:00 – 12:00
Datorren azaroaren 19an, osteguna, 09:00etan, online formatuan, Euskadiko eta Asturiasko ekosistema teknologikoak konektatzeko bereziki diseinatutako enpresa-topaketa berri bat egingo da. Euskadiko Parke Teknologikoaren eta Gijóngo/Xixóngo Parke Zientifiko eta Teknologikoaren arteko senidetze-programaren esparruan antolatutako doako ekitaldi honen helburu nagusia bi parkeetako erakundeen arteko lankidetza-aukerak sustatzea eta negozio berriak sortzea da.
Ezagutu bileretan izena eman duten 30 enpresen zerrenda. Zure intereseko erakundeekin aldebiko bilerak hitzartu ahal izango dituzu, balizko sinergiak aztertzeko eta lankidetza-aukerak identifikatzeko.
Topaketan, gainera, arrakastaren erreferente diren hainbat erakunderen esperientziak ezagutuko dira, hala nola Ulma, Tecnalia, Sisteplant, CTIC, Táctica Industrial eta Empathy, besteak beste IKT, ingeniaritza, industria eta energiaren arloetan.
Ekimen hau bi parkeen arteko lankidetzaren emaitza da, eta bertan kokatutako erakundeen negozioak bultzatuko dituzten loturak eta sinergiak sustatzea du helburu.
PROGRAMA
09:00 – 10:15
Arrakastaren erreferente diren erakundeen aurkezpena: Ulma, Tecnalia, Sisteplant, CTIC, Táctica Industrial eta Empathy
10:30 – 12:00
Gijóngo eta Euskadiko Zientzia eta Teknologia Parkeetako erakundeen arteko aldebiko topaketak (aurretiazko eskaeraren bidez).
Gijóngo Zientzia eta Teknologia Parkea Asturiasko garapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren motor nagusietako bat da. 246 enpresa baino gehiago biltzen ditu, eta guztien artean 1.983 milioi euroko fakturazioa sortzen dute. Gijóngo Margarita Salas Ezagutzaren Milia izeneko gunearen parte da, eta enpresen, ezagutza-zentroen eta erakundeen arteko lankidetza sustatzen duen ekosistema estrategiko bihurtu da.
K·business Euskadiko Parke Teknologikoaren barruko zein kanpoko erakundeen arteko topagunea da, harremanak sendotzeko, lankidetza sustatzeko eta negozio-garapena bultzatzeko. Orain arte 25 edizio egin dira, eta haietan 400 erakundek baino gehiagok parte hartu dute. Guztira, 800 aldebiko bilera baino gehiago egin dira, eta hainbat merkataritza-akordio lortu dira.
ARRAKASTAREN ERREFERENTE BATZUK
