Aurkitu Parkean Orientazio proba herrikoia

Aurkitu Parkean ekitaldi arrakastatsua eta gero, aurten ere orientazio proba bat izango dugu Zamudio/Derio Campusean. Cobidea orientazio klubak antolatuta eta Euskadiko Parke Teknologikoa eta BeParke Klubaren laguntzarekin, martxoaren 10an gure Zamudio/Derio Campusaren 502 eraikinean, izango den proba honek adin eta sasoi egoera denetara egokitzen diren ibilbideak ditu.

Basoan ibiltzea eta erronkak maite badituzu, hau da zure kirola.

Orientazio proba bat, mapa eta bruxula baten laguntzarekin lurralde ezezagun baten zehar, ibilbide jakin bat burutzean datza.  Mapak inguruak zehazki definituta ditu, eta bertan igaro beharreko balizak markatuta daude. Bakarrik, familian, lagun-artean, … Konpetitzeko, ikasteko, bazter berriak ezagutzeko… Ondo pasatzeko, azken finean.

Ikusi eta ikasi (eta praktikan jarri)

Egunean bertan, kirol hau ezagutzen ez dutenentzako azalpen labur bat emango da 9:45tan. 

Egitaraua:

  • 09:30     Partaideen harrera eta SPORTident txipen banaketa.
  • 09:45     Orientazio kirola ondo ezagutzen ez dutenentzako frogaren azalpen laburra.
  • 10:00     Lehenengo irteerak.
  • 12:00     Azkenengo irteerak.
  • 14:15     Helmugaren itxiera.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuetan eta COBIDEAren gunean.

Ekitaldi honetan parte hartu nahi baduzu, izen ematea, jarraian datorren loturan

Eta Parkeko langilea izateagatik, deskontu bat daukazu!!!

Horretarako, izena ematerakoan “HELDUAK PARKEKO LANGILEAK” edo “ADINGABEAK PARKEKO LANGILAEAK” aukeratu.

Ondo pasatu!!!

Xehetasunak

Data

2024ko martxoaren 10a

Ordua

09:30 - 14:00

Kokapena

Campus Zamudio/Derio - Parque Tecnológico de Euskadi
Kategoriak

Antolatzailea

Parque Tecnológico de Euskadi

Partekatu

Beste ekitaldiak