Berrikuntza guneak: CIC biomaGUNEren Irudi Molekular eta Funtzionalaren Plataformak ateak irekiko ditu

Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteak (APTE) bultzatutako Berrikuntza Guneak ekimenari esker, mota horretako azpiegiturak «erreferenteak» dira komunitate zientifikoan, enpresetan, gizartean oro har eta administrazio publikoetan.
Bigarren urtez jarraian, eta APTEren ekimenari eta CIC biomaGUNEren lankidetzari esker, azaroaren 13an eta 14an, 10:00etatik 11:30era, aldez aurretik izena emanda, edozein pertsonak edo erakundek bisitatu ahal izango du Irudi Molekular eta Funtzionalaren Plataforma, erreferentziazko instalazio bat Europan, irudi aurrekliniko molekular eta funtzionalaren eremuan. Instalazio hau, bere teknika esperimentalen baturagatik – erradiokimika, positroien emisio bidezko tomografia (PET), fotoi bakarraren emisio bidezko tomografia konputerizatua (SPECT), tomografia konputerizatua (CT), erresonantzia magnetiko bidezko irudia (MRI) eta tomografia optikoa (OT) –, baita AAALAC kalitatearen nazioarteko akreditazioa duen animaliategia ere, orain arte sortu den irudi biomedikoaren plataforma teknologiko handiena da, ez bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoan, baita Estatuan ere, eta batez ere biomedikuntzan nanomaterialen aplikazio berriak garatzera bideratuta dago.
Bisitak azaroaren 13an eta 14an egin ahal izango dira, aldez aurretik izena emanda, 10:00etatik 11:30era.
