Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresentzako laguntza eta zerbitzuen aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Parke Teknologikoak “Enpresentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Laguntza eta Zerbitzuen Aurkezpena” jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztete. 2025eko martxoaren 17an, astelehena, egingo dugu, 09:30etik 11:00etara, Zamudio/Derio Campuseko Txorierri aretoan.
IZENA EMAN HEMEN.
Jardunaldi horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak enpresa eta pertsona ekintzaileen eskura jartzen dituen laguntza ekonomikoen, zerbitzuen, inbertsio-funtsen eta proiektu estrategikoen unibertsoa jasoko da, haien hazkundea eta lehiakortasuna indartzeko.
Bizkaian, talentua, berrikuntza, ekintzailetza eta nazioartekotzea dira enpresen lehiakortasunaren palanka nagusiak, digitalizazioarekin eta jasangarritasunarekin batera. Balio erantsi handiko eskaintzarekin bereizteak eskatzen du enpresek palanka horiek beren estrategiaren erdigunean kokatzea.
BFAren konpromisoa Bizkaiko eskualde guztietako enpresa eta ekintzaileekin dago. Aurkezpen honen bidez, hazteko, berritzeko eta etorkizuna gidatzeko behar dituzten baliabideetarako sarbidea erraztu nahi da.
PROGRAMA
- 9:30 Jardunaldiaren irekiera Joseba Urbie Pero-Sanz-en eskutik, Euskadiko Parke Teknologikoaren Gerentea Bizkaian
- 9:35 Laguntza-programa eta zerbitzuen aurkezpena:
- Enpresen lehiakortasunerako laguntzak, Jorge Berezo, zerbitzuburua, BFA
- Ekintzailetzarako eta talenturako laguntzak, Isabel Sarrionandia, zerbitzuburua, BFA
- Enpresa eta startup zerbitzuak, Sabin Goitia, Ekintzailetza eta Inkubazio Zuzendaria eta Aritz Kobeaga, Enpresa-Lehiakortasuneko Zuzendaria, BEAZ
- 10:45 Galderen txanda
- 10:55 Jardunaldiaren amaiera
- 11:00 Kafea