Eman zure teknologia eta berrikuntza portu-sektorearen aurrerapenari
        Euskadiko Parke Teknologikoak, Bilbao PortLabekin lankidetzan, portu-sektorean berrikuntzarako laguntza publikoak aurkezteko webinarra egingo du urtarrilaren 29an, 9: 30ean.
Laguntza horien helburua da berrikuntzan inbertsio publikoa eta pribatua bultzatzea, garraio-, logistika- eta portu-sektorearen gaitasun teknologikoak indartzea, eta teknologia disruptibo berriak edo sektoreari oraindik aplikatu gabeko teknologiak sortzea eta aplikatzea sustatzea.
Laguntza horiek teknologia, produktu, zerbitzu edo prozesu berritzaile berriak garatzen dituzten enpresa-proiektuetarako izango dira, baldin eta zuzenean eragiten badute logistika- eta portu-ekosisteman edo lotutako sektoreetan, arreta berezia jarrita interes orokorreko portuetan eta kate logistikoan.
Nagore Ardanza Bilbao PortLabeko koordinatzaileak gidatuko du jardunaldia, eta Parke enpresen zenbait kasu praktiko azalduko ditugu.
EGITARAUA
9:30       Jardunaldiaren hasiera
                Euskadiko Teknologia Parkea
9:40       Port Lab-en aurkezpena eta 4.0 portuetarako laguntzen deialdia
                Nagore Ardanza
                Bilbao PortLab koordinatzailea
10:15    Parke enpresen kasu praktikoak
              – David Oyarzun, NUAVIS-eko CEO
- Alberto Bañuelos, AACko Zuzendari Orokorra
 
10:45    Galde-eskeak
11:00    Saioaren amaiera