ENPRESARIAK FOROA: Belaunaldien arteko ikuspegia emakumeen enpresa-lidergoan
Datorren azaroaren 12an, Enpresariak – Euskadiko Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioak antolatutako topaketa bat egingo da, belaunaldien arteko ikuspegitik emakumeen lidergoari buruz hausnartzeko.
Foroan Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak parte hartuko du eta Isabel Iturbe Enpresariak-eko presidenteak Mujeres Líderes en Euskadi azterlana aurkeztuko du.
Gainera, belaunaldien arteko lidergoaren gakoei buruzko mahai-inguru bat izango dugu, honako hauen parte-hartzearekin:
Iratxe Pascual, ASPEGIko lehendakaria
Libe de Las Fuentes, AEDko presidenteordea
Patricia Bedoya, AMPEAko presidenteordea
Moderatzailea: Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoko zuzendari nagusia
Izena eman mezu elektroniko bat bidaliz aedea@aedeabiz.org helbidera.