ESGari bultzada: Europa eta Euskadi ETEen lehiakortasunerako lerrokatuta
EUSKALIT
Datorren urriaren 26an, 9:30etatik 11:30etara, “ESGari bultzada: Europa eta Euskadi ETEen lehiakortasunerako lerrokatuta” jardunaldia izango da Euskadiko Parke Teknologikoan, Zamudio/Derio Campusean.
Saioari esker, jasangarritasunaren arloko Europako testuinguru berria ezagutuko da, bai eta euskal erakundeak lehiakortasunaren palanka gisa bultzatzen ari diren ekimenak ere. Gainera, BasquESG ekimena, haren egungo egoera eta parte hartzen duten erakundeen esperientziak eta ikuspegiak ezagutzeko aukera izango da.
Jardunaldian honako gai hauek jorratuko ditugu:
- Enpresen jasangarritasuna lehiakortasun-faktore gisa eta Europako testuinguru berria ETEentzat.
- Euskadin Jasangarritasuna bultzatzeko garatzen ari diren ekimenak.
- BasquESGren inguruko esperientziak eta hainbat ikuspegi, ETE parte-hartzaile baten (OJMAR), enpresa traktore baten (CAF) eta finantza-erakunde baten eskutik: ikaskuntzak, aukerak, hornidura-katearen trakzioa, etab.
- BasquESGren hurrengo urratsak: talde, zerbitzu eta fase berriak.
Jardunaldia amaitzeko, kafea eta networkinga izango dira.👉 Kontsultatu programa eta izena eman