EUSKALITeko Jardunbide egokien Saria: “Adimen artifiziala erakundeen kudeaketari aplikatuta”
Datorren apirilaren 24an EUSKALITeko Jardunbide egokien Saria izango da, eta aurtengo gaia: “Adimen artifiziala erakundeen kudeaketari aplikatuta” da.
Hautagaitzen bila ari gara, eta hori dela eta, parte hartzera animatzen zaitugu, zure erakundeak arlo hauetan jardunbide egokiren bat badu:
- AA aplikatzea prozesuen optimizazioan eta eraginkortasun operatiboan (adibidez, plangintza logistiko adimenduna, banaketa-ibilbideak optimizatuz; proiektuak planifikatzea eta gauzatzea, arriskuak identifikatuz eta denboraren kudeaketa hobetuz; ekipoen mantentze prediktiboa, mantentze-lanen plangintza optimizatuz…).
- AA aplikatzea datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko (prezioak eskariaren eta merkatuaren baldintzen arabera doitzen dituzten AAren algoritmoak; finantza-arriskuak ebaluatzen dituen eta arrisku horiek arintzeko estrategiak iradokitzen dituen AA; enpresa-erabakiak hartzeko lehiaren azterketa…).
- Bezeroaren esperientzia pertsonalizatuarentzako AA aplikatzea (bezeroaren arreta hobetzen duten chatbotak eta AA sistemak; bezeroen portaera eta lehentasunen araberako marketin-kanpainak pertsonalizatzen dituen AA…).
- AA pertsonen kudeaketan aplikatzea (pertsonen asebetetzea eta konpromisoa aztertzea, lan-ingurunea hobetzeko arloak identifikatuz; langileak hautatzea, hautaketa-prozesua hobetuz…).
Jasotako hautagaitza guztietatik 6 praktika aukeratuko ditugu eta apirilaren 24an estatu mailako 2024 CEX Sarian Euskadi ordezkatuko duten bi praktikak hautatuko ditugu.