GEM Euskadi 2025-2026 Txostenaren
AurkezpenaUrriaren 8a | 10:00–11:30 | Euskadiko Parke Teknologikoa Xamudio/Derio Campusa – 101 Eraikina
Euskadiko ekintzailetzaren egungo egoerari begirada: gure ekosistema ekintzailearen joerak, bilakaera eta gako nagusiak.
EEB-OVE – Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak urriaren 8an aurkeztuko du GEM Euskadi 2025-2026 Txosten berria, Euskadiko ekintzailetzaren egungo egoeraren argazkirik berriena eskaintzen duena.
Gure ekosistema ekintzailea markatzen ari diren joera, dinamika eta indarguneen azterketa zorrotza, eta Euskadiko ekintzailetzaren taupada erakusten duten datuak lehen eskutik ezagutzeko aukera.
Ekitaldian parte hartuko dute:
Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentua eta Enpresa Lehiakortasuna Sustatzeko zuzendari nagusia.
Ane Miren de Ariño, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendaria.
María Saiz, EEB-OVEko presidentea.
Jon Hoyos, GEM Euskadi 2025-2026 Txostenaren emaitza nagusiak aurkeztuko dituena.
Txostena EEB-OVEk garatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU), Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen parte-hartzearekin.
Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Izen-ematea: GEM Euskadi 2025-2026 Txostenaren Aurkezpena