Make it Excellent Tour
OMRON eta Dassault Systèmes-en “Make it Excellent” bira Euskadiko Parke Teknologikoko Vitoria-Gazteiz Campusera iritsiko da
OMRONek eta Dassault Systèmesek “Make it Excellent” biraren geldialdira gonbidatzen dute. Berrikuntza eta networking ekitaldi esklusiboa izango da, eta azaroaren 12, 13 eta 14an egingo da Vitoria-Gasteiz campusean.
Urrian Herbehereetan hasi ondoren, azaroan iritsiko da ekitaldia Espainiara, eta bertan aurkeztukoditugu industria automatizazioko eta biki birtualetako azken berrikuntzak.
Ekitaldiari buruz
Aukera paregabea fabrikazio malguko soluzioek, automatizazio teknologiekin biki birtualak integratzearekin batera, fabrikazio prozesuak nola eralda ditzaketen ikusteko.
Ekitaldian zehar, ekoizpen malgu, eraginkor eta arina birdefinitzen duten aplikazio berritzaileak erakutsiko dira, balio txikiko zereginen automatizazioari eta fabrikazio prozesuen optimizazioari esker, fabrika integratuagoa, adimentsuagoa eta interaktiboagoa lortzeko.
Era berean, bertaratzen direnek biki birtualen onurei buruzko informazioa lortuko dute, hala nola ekoizpen inguruneen simulazioa, berrikuntzaren azkartzea, martxan jartzeko denboren murrizketa eta arrisku operatiboen minimizazioa.
Berrikuntza horiek, errealitate areagotuarekin eta mantentze lan prediktiboarekin batera, erakutsiko dute nola erabil daitezkeen datu operatiboak prozesuak etengabe optimizatzeko eta digitalizazioranzko trantsizioa bultzatzeko.
Ekitaldian, industriako liderrek parte hartuko dute, eta teknologia horiek fabrikatzaileei bikaintasun operatiboa, malgutasuna eta eskalagarritasuna lortzeko duten aukerari buruzko informazioa emango dute.
“Make it Excellent” ekitaldiaren xehetasunak
- Data: 2024ko azaroak 12, 13 eta 14
- Kokapena: (Eraikin nagusia) Erakusketa aretoa. Euskadiko Parke Teknologikoko Vitoria-Gasteiz Campusa.
- Lumiere anaiak, 11. 01510 Gasteiz (Araba)
INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK HEMEN