Nazioarteko talentua zure eskura

Langile kualifikatuen eskasia dela eta, Euskadiko Parke Teknologikoan lanean dihardugu talentua erakartzeko eta fidelizatzeko lagungarri izan daitezkeen ekimenak detektatu eta aurkezteko.

Kasu honetan, Deustuko Unibertsitatearen eta Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren (RIEG Deusto/Bizkaia) eskutik, zuen lan-taldeetara Latinoamerikako STEM profesionalak erakartzen eta sartzen laguntzeko ekimen bat aurkeztu nahi dizuegu.

Martxoaren 3an, eta online formatuan,  informazio-saio batera gonbidatu nahi zaituztegu, zeinean, RIEG Deustu-Bizkaia sarea aurkeztuko dizuegu.  Deustuko Unibertsitatek lideratzen duen ekimen honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta AUSJAL Sareko (Latinoamerikako Jesuiten Unibertsitateak) unibertsitateekin lankidetzan, STEM profilak dituzten pertsonak identifikatu eta Bizkaiko lurraldeko enpresetara erakartzea du helburu. Lankidetza hori Berrikuntza eta Teknologiako Master Dual berriaren bidez gauzatuko da, eta hori ere saio horretan aurkeztuko da.

Horretarako, María Lambarri Villa, Ekonomia eta Gizarte Eragileekiko Harremanetarako Unitateko zuzendaria izango dugu aurkezle.

Dagoeneko, 30 enpresa baino gehiagok jaso dute RIEG Deusto-Bizkaia programaren onura, eta gaitasun handiko talentua identifikatzeko eta erakartzeko ahalmena handitu dute; horrez gain, nazioarteko irismeneko konexio-sarea eskuratu dute, beste onura batzuen artean.

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data

2026-03-03

Ordua

10:00 - 11:00

Kokapena

Online
Kategoriak

Partekatu

Beste ekitaldiak