Nazioarteko talentua zure eskura

2024ko martxoaren  13a

Zamudio/Derio campusa

Euskadiko Parke Teknologikoa

Langile kualifikatuen eskasia dela eta, Euskadiko Parke Teknologikoan lanean dihardugu talentua erakartzeko eta fidelizatzeko lagungarri izan daitezkeen ekimenak detektatu eta aurkezteko.

Kasu honetan, Deustuko Unibertsitatearen eta Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren (RIEG Deusto/Bizkaia) eskutik, zuen lan-taldeetara Latinoamerikako STEM profesionalak erakartzen eta sartzen laguntzeko ekimen bat aurkeztu nahi dizuegu.

Martxoaren 13an, informazio-saio batera gonbidatu nahi zaituztegu, zeinean, RIEG Deustu-Bizkaia sarea aurkeztuko dizuegu.  Deustuko Unibertsitatek lideratzen duen ekimen honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta AUSJAL Sareko (Latinoamerikako Jesuiten Unibertsitateak) unibertsitateekin lankidetzan, STEM profilak dituzten pertsonak identifikatu eta Bizkaiko lurraldeko enpresetara erakartzea du helburu. Lankidetza hori Berrikuntza eta Teknologiako Master Dual berriaren bidez gauzatuko da, eta hori ere saio horretan aurkeztuko da.

Zure berrikuntza-prozesua azkartu nahi baduzu —2024ko irailetik 2025eko ekainera—, zientzia-, teknologia-, ingeniaritza- edo matematika-arloetako graduatuen laguntza izan nahi baduzu, ikuspegi desberdinarekin eta unibertsitate-sare global batek babestuta, ez hutsik egin proposamen honi.

Zure zain gaituzu.

Egitaraua:   10:00-10:10– Ekimenaren sarrera eta testuingurua. José Luis Larrea, Deusto Social Lab-eko Kontseilu Aholku-emaileko lehendakaria 10:10-10:25– Deustuko Unibertsitatearen proposamenaren oinarriak. Irene Cuesta, Etengabeko Formakuntza eta Formakuntza Dualaren zuzendaria 10:25- 10:40- RIEG Deusto-Bizkaia sarearen aurkezpena. Garbiñe Henry, Berrikuntza eta Ekintzailetza Zuzendaria 10:40- 11:00– Talentua erakartzeko mekanismoa: Berrikuntza eta Teknologiako Master Duala María Lambarri, Ekonomia eta Gizarte Eragileekiko Harremanetarako Unitateko zuzendaria. 11:00-11:30– Elkarrizketa-saioa: galderak, zalantzak, iruzkinak.   Kokapena: Edificio Central, sala txorierri, del  Campus Zamudio/Derio de Parque Tecnológico de Euskadi, Ibaizabal bidea 101, 48170 Zamudio Ekitaldiaren hizkuntza: Gaztelera

IZENA EMAN HEMEN

Xehetasunak

Data

2024ko martxoaren 13a

Ordua

10:00 - 11:30

Kokapena

Zamudio/Derio Campusa - Euskadiko Parke Teknologia
Kategoriak

Antolatzailea

Euskadiko Parke Teknologikoa

Partekatu

Beste ekitaldiak