Parkea Musik Fest 2026 – Donostia Campusa

Musika gustuko baduzu eta giro onean une atsegin bat pasa nahi baduzu, ez galdu PARKEA MUSIK FEST jaialdiaren edizio berria!

Urriaren 1ean, Euskadiko Parke Teknologikoko Donostia Campusean egingo da Parkea Musik Fest jaialdiaren edizio berria. Jaialdi honek Parkeko ekosistema osatzen duten pertsonen musika-talentua balioan jartzea du helburu, eta lan-esparrutik harago elkargune bat sortzea.

BeParke Klubaren baitan antolatutako ekitaldia «Erronka bat Parkearentzat» ekimenaren barruan sortutako ideia batetik jaio zen, eta gaur egun Parkeko komunitatea musikaren, aisialdiaren eta kulturaren bidez indartzeko hitzordu garrantzitsu bihurtu da, lan-ingurunetik haragoko topagune bat eskainiz.

Parkea Musik Fest musika-jaialdia izatetik harago doan ekimen bihurtu da, Euskadiko Parke Teknologikoko campusetan lan egiten duten pertsonen arteko topagune gisa sendotuz. Proposamenaren helburua pertsonen arteko harremanak sustatzea, komunitate-sentimendua indartzea eta aisialdi eta kultura aukerak eskaintzea da, ingurune desberdin eta sortzaile batean.

Sarrera doakoa izango da, eta interesa duen edonorentzat zabalik egongo da.

PARKEA MUSIK FEST 2026

Data: 2026ko urriaren 1a, osteguna
Ordua: 17:00etatik aurrera
Lekua: Donostiako Campuseko egoitza-eraikinaren kanpoaldea – Euskadiko Parke Teknologikoa
Mikeletegi Pasealekua, 53

Ezagutu hemen BeParke Klubak eskaintzen dizun guztia

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data
2026-10-01
Ordua
17:00 - 21:00
Kokapena
Campus Donostia
Kategoriak

Partekatu

Beste ekitaldiak